13:09

Politika

Aberri Eguna

Aberri Egunean Euskadiren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko deia egin du Ortuzarrek

agentziak | eitb media

Bestalde, "herri honen etorkizunarengan esperantza eta fedea" edukitzea eskatu du, eta hitzeman du EAJk lanean jarraituko duela "Euskadiren etorkizuna" hobetzeko.

  • Andoni Ortuzar EAJren presidentea, Bizkargin. Argazkia: EITB

    Andoni Ortuzar EAJren presidentea, Bizkargin. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Andoni Ortuzar EAJren presidenteak biharko Aberri Egunean "Euskadik etorkizuna modu askean erabakitzeko duen eskubidea" aldarrikatzeko deia egin die militante eta jarraitzaileei.

Ortuzar Bizkargi mendira igo da 300 bat alderdikiderekin eta jarraitzailerekin batera Aberri Egunean parte hartzeko deia egitera, eta EAJk Bilboko Plaza Barrian egingo duenean bertaratzeko gonbidapena egitera.

Gerra Zibilean hildako gudarien omenez egindako mezaren ostean, Ortuzarrek ikurrina altxatu du eta Errusiak Ukrainan egindako inbasioak sortutako egoeraz gogoeta egiteari ekin dio komunikabideen aurrean.

Jeltzaleen buruak uste du testuingurua baliatu beharra dagoela "munduko herri eta nazio guztien askatasuna aldarrikatzeko, inork ezin dezan indarrez herri edo nazio bat zapaldu".

Bestalde, "herri honen etorkizunarengan esperantza eta fedea" edukitzea eskatu du, eta hitzeman du EAJk lanean jarraituko duela "Euskadiren etorkizuna" hobetzeko.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena