Politika
Elkarrizketa Euskadi Irratian
Erredakzioa
Rufi Etxeberriaren esanetan, baina, balizko elkarlan hori "pauta berri batzuen baitan" eman beharko litzateke, "ez azken urteetako politikan jarraituta".
Rufi Etxeberria, gaur Euskadi Irratian. EITB
Rufi Etxeberria ezker abertzaleko buruzagiak adierazi du EH Bildu koalizioak "disposizioa" duela hauteskundeen ostean EAJrekin "elkarlanean" aritzeko, baina betiere "pauta berri batzuen baitan, ez azken urteetako politikan jarraituta". "Paradigma berrien baitan jokatu beharra dago", gaineratu du.
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, Etxeberriak esan du EH Bilduren helburua "hauteskundeak irabaztea" dela. "Gerta daiteke, eta horren bila goaz", nabarmendu du.
Horren ildotik, ezker abertzaleko buruzagiak azaldu du "denbora gutxian" iragarriko dutela nor izango den koalizioaren lehendakarigaia: "Ez dira aste asko pasako, [...] lau arlderdien artean kasik erabakita dago".
ATXILOKETAK
Gaur Londresen atxilotutako ETAko bi kideei dagokienez, Etxeberriak salatu egin du Parot doktrinaren "ezarpen bidegabea".
"Atxilotuetako bat [Anton] Troitiño da. Kalean utzi zuten zigorra bete zuelako, 24 urteren ostean, eta bizi osorako espetxe zigorraren aldeko estrategiaren ondorioz, berriz espetxeratu nahi dute. Benetan larria da presoei bizi osorako zigorra aplikatzea", adierazi du.
ILEGALIZAZIO MEHATXUAK
Bestalde, Etxeberriak Barne Ministerioak Sortu berriz ere legez kanporatzeko mehatxuak "kontuan hartzeko zerbait" dela.
"Inkisizio politika ezagutzen ari gara, legeztapenak ekarri beharko luke ezinbestekoa den normalizazio politikoa, baina ez dirudi PP eta Estatuaren zenbait estamentu estrategia horretan sartuta daudenik", ohartarazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa