07:01

Politika

EITB Focus

PSE-EEk gehiengoari eutsiko lioke Eibarren, baina 2019an baino zinegotzi bat gutxiagorekin

I.G. | eitb media

Sozialistek 8 zinegotzi izango lituzkete orotara; EAJ bigarren izango litzateke, 6 ordezkarirekin, eta EH Bilduk bat gehiago izango luke, jeltzaleekin parekatuta.

  • eitb focus

    EITB Focus

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSE-EEk indar bozkatuena izaten jarraituko luke Eibarren, baina botoen % 4,2 eta zinegotzi bat galduko lituzke, 8 ordezkari eskuratuta. EAJk bigarren izaten jarraituko luke, 6 zinegotzirekin. EH Bilduk gora egingo luke apur bat botoen proportzioari erreparatuta, eta horrek 6 ordezkari izatea elkar lezake, jeltzaleen kopuru bera erdietsita.

Hala dago jasota Euskadin inoiz egindako inkesta handienean, EITB Focusen, hain zuzen ere, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egiteko bi hilabete baino ez falta ez direnean.

PDFa: EITB Focus, EAEko 11 udalerritan boto asmoari buruzko inkesta

Elkarrekin eta PPri dagokienez, aurreko hauteskundeetako antzeko emaitzak jasoko lituzteke; hau da, Elkarrekinek zinegotzi bat lortuko luke, eta PPk bat ere ez.

Grafikoa: EITB Media

Grafikoa: EITB Media

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena