07:26

Politika

EITB Focus

EAJk eta EH Bilduk zinegotzi bana gehiago lortuko lituzkete Barakaldon

I.G. | eitb media

Jeltzaleek 12 ordezkari izango lituzkete Udalean, eta, EH Bilduk, 4. PSE-EEk gaur egungo 8 zinegotziak mantenduko lituzke, eta Elkarrekinek erdira jaitsiko luke ordezkaritza.

  • eitb focus

    EITB Focus

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Alderdi Jeltzalea indar bozkatuena izango litzateke berriz Barakaldon, eta duela lau urte baino zinegotzi bat gehiago izango luke, 12 eskuratuta. EH Bilduk ere ordezkari bat gehiago izan, eta PSE-EEk zortzirekin jarraituko luke.

Hala dago jasota Euskadin inoiz egindako inkesta handienean, EITB Focusen, hain zuzen ere, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egiteko bi hilabete baino ez falta ez direnean.

PDFa: EITB Focus, EAEko 11 udalerritan boto asmoari buruzko inkesta

Elkarrekin litzateke gehien galduko lukeen indarra, botoen % 3,5 galduko bailuke, eta gaur egun dituen 4 ordezkarietatik 2 galduko lituzke.

Grafikoa:  EITB Media

Grafikoa: EITB Media

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena