Politika
EITB Focus
I.G. | eitb media
Gainera, EAJk 11. zinegotzia lor lezakete, erabaki gabe dago eta. Gainerako alderdiek aurrekoan izandako emaitza bera errepikatuko lukete; alegia, PSE-EEk 5; EH Bilduk, 3; Elkarrekinek 2, eta, Alderdi Popularrak, 1.
EITB Focus
Dokumentuak (1)
EAJk irabaziko lituzke udal hauteskundeak Basaurin, 10 ordezkarirekin, baina oraindik erabakitzeke dagoen beste zinegotzi bat gehiago eskuratu lezake, horrekin batera, gehiengo osoa erdietsita. Gainera, botoetan % 3 gehiago izango luke, horrela, EH Bildu eta EAJ boto-kutxetan aurrekoan baino babes handiagoa lortuko luketen bi indar bakarrak lirateke.
Hala dago jasota Euskadin inoiz egindako inkesta handienean, EITB Focusen, hain zuzen ere, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egiteko bi hilabete baino ez falta ez direnean.
PDFa: EITB Focus, EAEko 11 udalerritan boto asmoari buruzko inkesta
PSE-EEk, EH Bilduk eta Elkarrekinek 5, 3 eta 2 zinegotzi izango lituzkete, hurrenez hurren. PPk, bere aldetik, gaur egun daukan ordezkari bakarra gal lezake, EITB FOCUS inkestaren arabera, oraingo honetan ez luke izango botoen % 5,5 aurrekoan bezala, eta % 5 jasoko luke.
Grafikoa: EITB Media
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa