Politika
EITB Focus
D. P. | eitb media
Navarra Suma koalizioaren hausturak zinegotzi bat galtzea ekarriko lioke eskuinari. Cristina Ibarrolak (UPN) eta Joseba Asironek (EH Bildu), biek ala biek, aukerak dituzte alkate izateko.
EITB Focus
Albisteak (4)
Dokumentuak (1)
UPN izango litzateke alderdi bozkatuena Iruñeko udal hauteskundeetan, baina 2019an gertatu bezala, PSNk giltza izango luke Cristina Ibarrola (UPN) edo Joseba Asiron (EH Bildu) alkate izendatzeko, EITB Focus makroinkestaren arabera.
Maiatzaren 28ko hauteskundeetarako bi hilabete falta direnean egin dute EITB Focus inkesta erraldoia. Atzo, EITB taldeko hedabideek Nafarroako Parlamenturako boto aurreikuspenak publikatu zituzten, eta gaur, aldiz, Iruñeko udalekoak.
PDFa: EITB FOCUS, boto asmoari buruzko inkesta Iruñean
Hori horrela, Navarra Suma koalizioaren hausturak kalte egingo lieke eskuineko alderdien emaitzei, duela lau urte baino zinegotzi bat gutxiago lortuko bailukete. Hain zuzen ere, batera 13 ordezkari eskuratu zituzten aurrekoan, eta bananduta 12 izango lituzkete maiatzean: 10 UPNk, 2 PPNk eta bat ere ez Ciudadanosek. Vox, gainera, esku hutsik geratuko litzateke.
EITB FOCUS
Bigarren indarra EH Bildu izango litzateke, egungo zinegotzi kopuruari eutsita (7), boto-portzentajean puntu erdi galduko lukeen arren.
PSNk 4 ordezkari (bat gutxiago) eta botoen % 14,3 (1,9 puntu gutxiago) jasoko lituzke.
Bestalde, Geroa Baik bi zinegotzi eskuratuko lituzke, orain arte bezala, eta hazkundea izango luke boto aurreikuspenean: % 8,4; 0,6 puntu gehiago.
Azkenik, Podemos eta Izquierda-Ezkerra alderdiek bi zinegotzi batuko lituzkete Zurekin Nafarroa koalizioarekin. Azken legegintzaldian ez zuten ordezkaritzarik izan.
EITB FOCUS
Alkatetza, airean
Testuinguru horretan, Nafarroako hiriburuaren gobernagarritasuna PSNren eskutan egongo litzateke. Sozialistek EH Bilduren alde bozkatuko balute, Joseba Asiron egingo lukete alkate, baina euren hautagaitzaren alde egingo balute, Cristina Ibarrola izango litzateke udal gobernuko burua.
2019ko hauteskundeen ostean, Alderdi sozialistak eta koalizio abertzaleak ez zuten akordiorik lortu, eta, ondorioz, Enrique Maya (UPN) izendatu zuten alkate, gehiengo sinplez, boto gehien izan zituen zerrendako burua zelako.
Lau urteren ondoren, baina, sozialistek eta abertzaleek zeharo aldatu dute euren arteko giro politikoa. Hainbat akordio eginda dituzte Nafarroako Parlamentuan eta Diputatuen Kongresuan, eta aukera guztiak irekita daude, horrenbestez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa