Politika
EITB Focus
D. P. | eitb media
Alderdi erregionalista bozkatuena izango litzateke, baina bere historiako eserleku kopuru txikienarekin. Horrenbestez, EH Bilduk legegintzaldiko giltza izango luke berriz, eta PSNko hautagaia presidente izango litzateke ezkerreko blokearen babesarekin.
EITB Focus
Albisteak (4)
Dokumentuak (1)
UPN izango litzateke alderdi bozkatuena Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, baina inoiz izan dituen emaitzarik txarrenak lortuta, eta Foru Gobernuaren ateak itxita ikusiko lituzke horrela. Izan ere, alderdi ezkertiarrek egungo akordioei eutsiko baliete, Maria Chivite PSNko hautagaia berriz ere izango litzateke presidente, EITB Focus makroinkestaren arabera.
Maiatzaren 28ko hauteskundeak egiteko bi hilabete baino ez direnean falta egin dute EITB Focus inkesta, Nafarroan 1.200 pertsona baino gehiago elkarrizketatuta.
Hain zuzen ere, UPNk botoen % 23,1 eta 12 eserleku izango lituzke. 2019ko hauteskundeetan, alderdi erregionalista PPNrekin eta Ciudadanosekin batera aurkeztu zen hauteskundeetara, Navarra Suma koalizioan, eta bozen % 36,6 eta 20 ordezkari jaso zituzten batenak eta bestearenak batuta.
Geroa Bairi dagokionez, koalizioa hirugarren indar bozkatuena izan liteke, eta aurreko hauteskundeetako emaitzak berdintzea lor lezake. Nolanahi ere, inkestaren arabera, baliteke EH Bilduren pare egotea, ordezkari kopuruari erreparatuta.
EITB FOCUS
Maiatzaren 28ko hauteskundeetan, UPNk eta PPNk 18 parlamentari batuko lituzkete (PPNk 8 izango lituzke), baina Voxek ere egingo luke bat eskuineko blokearekin, bi eserlekurekin eta botoen % 4,4rekin sartuko bailitzateke Ganberan.
Eserlekuak zenbatuta, bigarren indarra PSN izango litzateke, baina Gobernua berriro bereganatzeko aukera handiak izango lituzke. 10-11 parlamentari eta botoen % 18,9 lortuko lituzke. Duela lau urte, 11 ordezkari eta bozen % 20,6 jaso zituen.
EITB FOCUS, Nafarroako Parlamentua, inkesta osoa (PDFa)
Testuinguru horretan, gobernagarritasunaren giltza EH Bilduk izango luke berriro. Duela lau urte baino eserleku bat gehiago jasoko luke, 8, eta % 15,1eko babesa bototan (duela lau urte, % 14,5ekoa izan zuen).
Azkenik, Zurekin Nafarroa koalizioak (Podemos eta Izquierda-Ezkerra) ez luke lortuko hobetzea 2019an bi alderdiek bananduta lortu zuten emaitza: 3 eserleku izango lituzkete, orain arte bezala, baina boto-portzentaje txikiagoarekin, % 6,3 (% 7,7koa izan zen aurrekoan).
Hautagaien ezagutza eta balorazioa
Bestalde, boto-emaileek hoberen baloratu duten hautagaia Maria Chivite sozialista da, 5eko nota emanda. Oso gertu Uxue Barkos (Geroa Bai) dago, 4,7rekin. Hauek geratu dira ondoren: Javier Esparza (UPN), 3,9; Laura Aznal (EH Bildu) eta Begoña Alfaro (Zurekin Nafarroa), 3,8; Javier Garcia (PPN), 3,3; eta Emilio Jimenez (Vox), 1,8.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa