Politika
Maiatzeko hauteskundeak
EITB Media
Honenbestez, Podemos Euskadik, Ezker Anitza-IUk eta Alianza Verdek akordioa itxi dute Berdeak Equorekin, azkenak Euskadiko koalizioan parte hartzeko.
Equo Berdeak 2020ko hauteskunde-kanpainan zehar. Artxiboko argazkia: EFE
Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU, Alianza Verde eta Berdeak Equo koalizioan aurkeztuko dira maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetara.
Horrela, "euskal ezker aurrerakoi eta ekologistaren hautagaitza bateratua sendotu da, herritarrei herri proiektu bidezkoagoa, feministagoa eta ekologistagoa eskaintzeko", ohar baten bidez jakinarazi dutenez.
"Lau indarrek bat egin dute eremu politikoa zabaltzeko eta berritzeko, Euskadiko herri, hiri eta lurraldeetan eskubideak lortzen jarraitzeko lan egingo duen eraldaketa sozialeko proiektu baten barruan", azpimarratu dute.
"Euskadin herritarrek eskubideak galdu dituzte, pribatizazio-politiken ondorioz, Osakidetza bezalako zerbitzu publikoak hondatzen ari direlako", salatu dutenez.
Lau alderdien ahotan, "egoera larri horren aurrean, euskal ezkerraren proiektu bateratua da errealitatea herritarren alde eraldatzeko eta Ongizate Estatua berreskuratzeko gai den aukera bakarra, eredu publiko, berdintasunezko, feminista eta ekologista baten aldeko apustu sendoa eginez, aberastasunaren eta justizia fiskalaren birbanaketan sakonduko duena", gaineratu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa