15:10

Politika

EUTANASIA

Konstituzionalak erabat babestu du Eutanasiaren Legea

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Auzitegiak horrela ebatzi du Voxek jarritako errekurtsoaren aurrean, eta, beraz, orain doktrina hori PPren errekurtsoari ere aplikatuko zaio, geroagokoa baita.

  • Eutanasiarako eskubidearen aldeko mobilizazioa.

    Eutanasiarako eskubidearen aldeko mobilizazioa. Artxiboko argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Konstituzionalaren Osoko Bilkurak erabat babestu du Eutanasiaren Legea, Pedro Sanchezen Gobernuaren proiektu nagusietako bat.

Iturri juridikoek EFE albiste-agntziari jakinarazi diotenez, Bermeen Gorteak gehiengo zabalarekin errefusatu du Voxen helegitea, aldeko bederatzi botorekin eta kontrako birekin.

Horrela, Osoko Bilkurak adierazi du araua konstituzionala dela, Ramon Saez magistratu aurrerakoiaren txostenak jasotzen zuen bezala, legea osorik bermatzen baitzuen, inolako agindurik zalantzan jarri gabe; izan ere, "pertsonaren autodeterminaziorako eskubidea bermatzen du, bizitza babesik gabe utzi gabe".

Auzitegiak horrela ebatzi du Voxek jarritako errekurtsoaren aurrean, eta, beraz, orain doktrina hori PPren errekurtsoari ere aplikatuko zaio, geroagokoa baita.

Eutanasia "gaixotasun larri eta sendaezin bat" edo "gaixotasun larri, kroniko eta ezindu bat" duten pertsonek eska dezakete, autonomiari eragiten badio eta "sufrimendu fisiko edo psikiko iraunkor eta jasanezina" sortzen badu.

Pazienteak eutanasia eskatu eta bost bat astera jaso dezake, dauden aukera eta zainketa aringarrien berri izan ondoren eta prozesu osoan zehar gutxienez lau aldiz hiltzeko borondatea baieztatu ondoren. Gainera, pazienteak edozein unetan egin dezake atzera.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena