Politika
Auzitegi Gorena
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak 32 urteko espetxe zigorra ezarri zion Agirresaroberi, Joseba Pagazaurtundua hiltzeagatik, baina absolbitu egin zuen ETAko kide izateaz.
Gurutz Agirresarobe, epaiketaren une batean. EFE
Fiskaltzak, AVTk eta Joseba Pagazaurtundua Andoaingo udaltzainburua zenaren senideen abokatuak haren hiltzaileari, Gurutz Agirresaroberi, beste 10 urteko espetxe zigorra ezartzea eskatu diote Auzitegi Gorenari, ETAko kide izatea egotzita.
Iazko abenduan, Auzitegi Nazionalak 32 urteko espetxe zigorra ezarri zion Agirresaroberi, 2003ko otsailaren 8an Pagazaurtundua hiltzeagatik, baina absolbitu egin zuen ETAko kide izateaz.
Gorenak saio publikoa egin du gaur, Auzitegi Nazionalaren epaia berrikusteko. Biktimaren arreba, Maite Pagazaurtundua, ikusleen artean izan da.
Saioan, akusazioek argudiatu dute Agirresarobek "ETAren aginduak jarraituta eta ETAk emandako pistola erabilita" egin zuela hilketa.
Bestalde, Agirresaroberen defentsak galdera batzuk bota ditu: "noiz sartu zen ETAn? Zenbat denboraz izan zen eta zein taldetan?". Horrela, islatu nahi izan du kondenatua ez zela ETAko kidea, eta ez zuela parte hartu atentatuan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa