Politika
DE MIGUEL AUZIA
EITB MEDIA
Gainera, Alfredo de Miguel eta Koldo Otxandiano kaleratzeko prozesua abiatu du Eusko Jaurlaritzak.
Albisteak (2)
De Miguel auzian ezarritako zigor gehienak berresten dituen Auzitegi Gorenaren epaiaren jakinarazpen ofiziala jaso ostean, Arabako Probintzia Auzitegiak ostegun honetan jakinarazi du ustelkeria auzian inplikatutako hamabost lagunak zigortu zituen epaiaren irmotasun-autoa.
Alfredo de Miguel, Koldo Otxandiano, Aitor Telleria eta Xabier Sanchez Roblesek 10 eguneko epea dute espetxean sartzeko, erregu-errekurtsorik aurkeztu ezean.
Gainera, Alfredo de Miguel eta Koldo Otxandiano EAJko buruzagi ohiak kaleratzeko prozesua abiatu du Eusko Jaurlaritzak. Euskal Administrazioaren menpeko bi enpresa publikotan egiten dute lan: Hazi Fundazioan eta Arabako Parke Teknologikoan, hurrenez hurren.
Gaur bertan jasoko dute kaleratzeen berri
De Miguelek eta Otxandianok gaur bertan jasoko dute kaleratzearen berri. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak Eusko Legebiltzarrera iritsi denean azaldu duenez, bere sailak kaleratzeak egiteko "dokumentazio guztia prest" dauka.
Atzo Gorenaren epaiaren jakinarazpen ofiziala jaso ostean, Eusko Jaurlaritza irmotasun-autoaren zain zegoela zehaztu du, bi kondenatuak "segurtasun juridiko osoz" kaleratu ahal izateko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa