Politika
BILERA GASTEIZEN
Kantauriko eskualdeek trenbide, argindar eta gas konexioak aztertuko dituzte gaur
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bileraren helburua interes komuneko gaiei buruzko ekimenak partekatzea da. EAEko, Galiziako, Asturiasko eta Kantabriako presidenteek lurralde atlantikoen eta Europaren arteko trenbide loturak izango dituzte hizpide, besteak beste.
-
Iñigo Urkullu, artxiboko irudi batean. Argazkia: Irekia
Arku Atlantikoaren Batzordea osatzen duten Kantauriko eskualdeek erkidego horien eta Europaren arteko trenbide, argindar, gas eta hidrogenozko loturak bultzatzeko estrategiak aztertuko dituzte gaur Gasteizen. Topaketa horretan, Atlantikoko korridorearen abiadura handiko trena eta Frantziako tartearen atzerapena izango da mahai gainean egongo den gai nagusietako bat.
Urkulluk proposatu zuen deialdia, Arku Atlantikoko presidente gisa, eta bilera horretarako Galizia, Asturias eta Kantabriako presidenteei jakinarazi dizkien gaiek zerikusia dute Iberiar Penintsularen eta Europako kontinentearen arteko eremu atlantikoaren bidezko trenbide konexioekin, bai eta trantsizio desberdinekin lotutako beste gai batzuekin ere, hala nola energiarekin, digitalarekin edo soziodemografiarekin.
Jorrratuko dituzten gaien artean dira Ipar Mendebaldeko Atlantikoko Trenbide Korridorea, Frantziarekiko loturaren atzerapena 'Euskal Y' deritzon etorkizuneko trenbidearen bitartez, edo trantsizio berde eta urdina, "ekonomia urdin jasangarria" bultzatzeko; haizetik, mareetatik eta olatuetatik datorren energia berriztagarriaren ekoizpenaren bidez.