Politika
Polizia-operazioa Frantzian
Uriatarrak, 'pozik', Inaxioren ustezko hiltzailea atxilotu dutelako
Erredakzioa
Herrizaingo Saila Uriaren senideekin jarri da harremanetan Errazkinen atxiloketaren berri emateko.
-
Omenaldia Inaxio Uriari, Azpeitian. Argazkia: EITB
Inaxio Uriaren familia “pozik” agertu da Ugaitz Errazkin ETAko ustezko kidea atxilotu dutelako, izan ere, enpresari gipuzkoarraren hilketan parte hartu zuela uste du Barne Ministerioak.
Hildako enpresari gipuzkoarraren familiako bozeramaile batek jakitera eman duenez, Herrizaingo Saila Uriaren senideekin jarri da harremanetan Errazkinen atxiloketaren berri emateko.
Herrizaingo Sailak azaldu dienez, Segurtasun Indarren datuen arabera, Uria hil zuen ETAren taldeko kidea zen Errazkin.
Atxiloketaren aurrean, familiak "poza" agertu du, baina ez du bestelako adierazpenik egin.