Politika
Polizia-operazioa Frantzian
Erredakzioa
Poliziak ETAri egin dion presioak eta Espainiako Gobernuak egin dituen urrats "zuzenek" erabaki hori hartzera behartuko dutela uste du PPren idazkari nagusiak.
Iñaki Oyarzabal PPren Justizia, Eskubide eta Askatasun idazkaria. Argazkia: Efe
Albisteak (1)
Informazio gehiago (1)
Iñaki Oyarzabal PPren Justizia, Eskubide eta Askatasun idazkaria “ziur” dago Poliziak ETAri egin dion presioak eta Espainiako Gobernuak egin dituen urrats “zuzenek” desegitera behartuko dutela ETA “datozen hilabeteetan”.
Oyarzabalek Gasteizen emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, “oso albiste ona” da ETAko bi ustezko kide atxilotu izana.
PPren buruzagiak azpimarratu du polizia-operazioak agerian uzten duela Segurtasun Indarretan ez dagoela “su-etenik”.
Poliziak ETAri egin dion presioak eta Espainiako Gobernuak egin dituen urrats “zuzenek” erabaki hori hartzera behartuko dutela uste du PPren EAEko idazkari nagusiak.
Iñigo Urkullu EAJren presidenteak “ausardiaz” jokatzeko deia egin berri dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari eta horren harira, Oyarzabalek erantzun dio Gobernuak “azkar” amaituko duela ETArekin, eta “politikoki ezer eman gabe”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa