17:32

Politika

Polizia-operazioa

ETAko bi ustezko kide atxilotu dituzte Frantzian

Erredakzioa

Albiste-agentzia batzuen arabera, Isaias Carrasco eta Inaxio Uria hil zituen taldeko ustezko kidea da atxilotuetako bat.

01:35
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziako Poliziak, Guardia Zibilaren laguntzarekin, ETAko bi ustezko kide atxilotu ditu gaur Albin (Frantziako Tolosatik gertu), Barne Ministerioak jakitera eman duenez.

Terrorismoaren kontrako iturriek jakitera eman dutenez, atxilotuek armak zeramatzaten, pistolak hain zuzen ere. Operazioak irekita jarraitzen du eta miaketak egiten ari dira, atxilotuak bertan daudela.

Atxilotuetako bat Ugaitz Errazkin Telleria hernaniarra (Gipuzkoa) omen da. 'Asti' taldeko ustezko kidea da Errazkin. Talde horri leporatzen diote Isaias Carrasco Arrasateko (Gipuzkoa) zinegotzi sozialistaren hilketa. 2008ko martxoaren 7an hil zuten Carrasco Arrasaten, hauteskunde orokorrak baino bi egun lehenago, hiru tiro emanda.

Inaxio Uria enpresariaren hilketa ere egozten diote talde horri. Uria azpeitiarra (Gipuzkoa) bere jaioterrian hil zuten 2008ko abenduaren 3an, hiru tiro emanda.

Beste atxilotua Jose Javier Oses Carrasco burlatarra (Nafarroa) da. 2010ean kartzelatik atera zen, kale borroka ekintzengatik kartzela-zigorra jaso ostean.

Informatika materiala atzeman dute

Informatika materiala antzeman du Frantziako Poliziak ETAko ustezko kideen etxebizitzan, eta matrikula faltsua zeraman autoa ere aurkitu dute garajean. Arratsaldeko lehen orduan, etxebizitza miatzen jarraitzen duten agenteek, atxilotuekin batera.

18 atxilotu

Gaur Frantzian izan diren bi atxiloketekin, dagoeneko ETAko 18 ustezko kide atxilotu dituzte urriaren 20an ETAk jarduera armatua utzi zuela iragarri zuenetik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena