23:09

Politika

Katalunia

Sanchezek eskua luzatu dio Aragonesi, "bizikidetzaren eta akordioaren" alde "indarrak batzeko"

EITB Media

Bi agintariak MWCren ongietorri afarian izan dira igandean. Bertan, Felipe VI.ak, Pedro Sanchezek, Aragonesek eta Ada Colau Bartzelonako alkateak mahaia partekatu dute Museu Nacional d 'Art de Catalunyan egindako ekitaldi batean. Aragonesek ez du bere diskurtsoan erreferentzia politikorik egin.

  • Pedro Sanchez, gaur. EFE

    Pedro Sanchez, gaur. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Pere Aragones Generalitateko presidenteari eskatu dio erakundeen artean zabaldu berri den "lankidetza, topaketa eta elkarrizketa" aro berriak balio dezala "indarrak batzeko" eta "bizikidetza eta akordioa" lehenesteko.

Hala adierazi dio Sanchezek Generalitateari Mobile World Congresseko (MWC) ongietorri afarian emandako hitzaldian. Bertan, Felipe VI.ak, Pedro Sanchezek, Aragonesek eta Ada Colau Bartzelonako alkateak mahaia partekatu dute Kataluniako Museu Nacional d 'Arten egindako ekitaldian.

Ekitaldiari hasiera emateko, protokolozko agurra egin diote erregeari, eta azken bi ekitaldietan bezala, ez dira bertan izan Aragones eta Colau, erregearen presentzia salatzeko keinu gisa. 

Harreran Aragonesek erregeari planto egin dion arren, Sanchezek Kataluniarekiko harremanek bizi duten giro berria azpimarratu du. "Elkarlanerako, topaketarako eta elkarrizketarako aro berri bat zabaldu dugu, batzen gaituen hori ardatz, hau da, Bartzelonaren eta Kataluniaren aurrerabidea", aldarrikatu du. 

Katalunia "irekia, anitza eta dinamikoa" da, eta, Sanchezen ustez, "merezi du indarrak eta borondateak batzea", "desberdintasunak gainditzeko borondate partekatutik abiatuta, jendearen onerako aurrera egiten jarraitzeko. Horretarako balio du politikak ", azpimarratu du Sanchezek.

Bere aldetik, Aragonesek ez du bere hitzaldian aipamen politikorik egin Espainiako Gobernuarekiko harremanei buruz, eta Katalunia eta Bartzelona Europako hiriburu digital gisa aurkeztu ditu.

ANC erakunde soberanistak deituta, ehun bat lagunek protesta egin dute gaur arratsaldean Espainia plazan, erregea Kataluniako hiriburuan zegoela-eta. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena