12:40

Politika

Bizkaia

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Usansolo Galdakaotik bereizteko galarazpena

EITB MEDIA

Iazko abenduaren 30ean Bizkaiko Batzar Nagusiek hartutako erabakiaren aurka egin zuen Estatuko Abokatutzak, udalerri bihurtzeko baldintzak betetzen ez zituela iritzita.

  • EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Usansolo herria Galdakaotik bereizteko galarazpena

    EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Usansolo herria Galdakaotik bereizteko galarazpena

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ezezkoa eman dio Usansolo Galdakaotik desanexionatzeko akordioa kautelaz eteteko erabakiari, Estatuko Abokatutzak egindako eskaria bazter utzita. 

Iazko abenduaren 30ean Bizkaiko Batzar Nagusiek hartutako erabakiaren aurka egin zuen Estatuko Abokatutzak, udalerri bihurtzeko baldintzak betetzen ez zituela iritzita. Gainera, 2022an adostutako akordioa kautelaz etetea eskatu zuen orduan.

EAEko Justizia Auzitegiak, baina, atzera bota du helegitea, nahiz eta oraindik baden erabaki horren kontra egiteko aukera.

Esan bezala, Estatuko Abokatutzak iritzi zion udalerri berriei eskatzen zaien baldintzetako bat ez zuela betetzen Usansolok; hots, 5.000 biztanletik gora izatea. Bizkaian, ordea, bada foru arau bat 2.500 biztanletik beherako herriak baimentzen dituena.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena