Politika
Jardunaldiak, Bilbon
Erredakzioa
De Prada magistratuaren hitzetan, Sorturi buruzko azken epaia ikusita, baliteke Konstituzionalak Bateragune auziko errekurtsoa zentzu berean ebaztea.
De Prada (ezk) magistratuaren ustez, Sorturen epaia "normaltasunaren" adierazgarri da. Efe.
Jose Ricardo de Prada Auzitegi Nazionaleko Zigor Salako magistratuaren arabera, Konstituzionalak Sorturen gainean hartutako erabakia "oso egokia" da, eta Bateragune auzian antzeko erabakia hartzeko itxaropena agertu du.
Iragan apirilean, Auzitegi Gorenak hamar urtetik seira murriztu zuen Arnaldo Otegi eta Rafa Diez ordezkari abertzaleei Batasuna birsortzen saiatzeagatik jarritako kartzela-zigorra. Gorenaren ustez, ETAren kide izateagatik zigortu behar zituzten, baina ez ETAko agintari izateagatik.
Epai horren harian, Otegik eta Diez Usabiagak helegitea aurkeztu dute Auzitegi Konstituzionalean.
Askatasuna sendotzea
Sabino Arana Fundazioaren "Zigor Zuzenbidea, ETAren amaieraren aurrean" izeneko jardunaldian parte hartu du De Pradak. Jardunaldiaren ostean egindako adierazpenetan, Konstituzionalak Sorturen harian hartutako erabakia euskal politikak terrorismoaren ekintza amaitu ondoren bizi duen "normaltasun" prozesuaren testuinguruan jarri du.
Magistratuarentzat "oinarrizkoa da" Euskadin "askatasun politikoa sendotzen joatea", eta Konstituzionalak ildo horri "jarraitzea" txalotu du, batez ere, "kriminalizatutako zenbait jarrera kriminalak ez direla" aztertuta, eta "demokraziaren kontra egin ezean, joko politikoan parte hartzeko eskubidea dutela" onartutua.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa