Politika
Berango
Agentziak | EITB Media
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu berriak uste du lege hori aplikatzea "aukera paregabea" izango litzatekeela Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktimak aitortzeko.
Nerea Melgosa Justizia sailburua, igande honetan. Argazkia: EITB Media
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak igande honetan adierazi duenez, Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legeak indar politikoen artean "adostasun handiena" lortzea nahi du, Eusko Legebiltzarrean onar dadin.
Berangoko (Bizkaia) Burdin Hesiaren Oroimenezko Museoaren 10. urteurrena ospatzeko ekitaldian izan da Melgosa. Hori izan da haren lehen ekitaldi publikoa, asteartean kargua hartu zuenetik, Beatriz Artolazabal aurreko arduradunaren ordez.
Gaur egun Eusko Legebiltzarrean izapidetzen ari den Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea izan du hizpide sailburuak bere agerraldian, eta uste du "aukera paregabea" dela "Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktimak aitortzeko, memoria historikoa balioesteko eta lege mailara igotzeko".
"Aukera hori aprobetxatzeko" eta "ahalik eta adostasun handiena" lortzeko deia egin du, "demokrata guztiok printzipio eta balio horiek partekatzen ditugulako", argudiatu du.
Melgosak defendatu duenez, memoria historikoa "justizian, balio etiko eta demokratikoetan, elkarbizitzan eta etorkizunean egindako inbertsioa da".
Halaber, gerra, errepresioa eta gerraosteko ondorioak pairatu zituzten emakumeak gogoratu ditu sailburuak; izan ere, familiakoen heriotza jasateaz gain, "baliabiderik gabeko egoera zailari aurre egin behar izan zioten, seme alaben kargura, eta umiliazioaren biktima izan ziren".
Oroimenezko ekitaldian, Aitor Miñambres Museoko zuzendariak eskultura bat estalgabetu du, bonbardaketetan edo gerra frontean Berangon hildako pertsonen izenak ere irakurri dituelarik. Ondoren, lore eskaintza bat egin da, eta bertan Gernikako bonbardaketatik bizirik atera zirenek parte hartu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa