12:11

Politika

Radio Euskadi

Pilar Garrido: "Jaurlaritza Osakidetza desegiten ari da, eta herritarrek pairatzen dute hori"

EITB Media

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak sindikatuek larunbaterako EAEko hiriburuetan deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die herritarrei, osasun publikoa defendatzeko.

  • Pilar Garrido, Radio Euskadiko estudioetan. Argazkia: EITB Media

    Pilar Garrido, Radio Euskadiko estudioetan. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusi eta Kongresuko diputatuaren ustez, Eusko Jaurlaritza Osakidetza "desegiten" eta "osasun publikoaren pribatizazio prozesu bat" egiten ari da, "EAJren eredua", alegia. Haren esanetan, "Eusko Jaurlaritzak zerbait egin beharko du, ezin du esan gauzak ondo egiten dituenik herritarrak gure haragietan pairatzen ari garenean artatzen ez zaituen mediku batengana joateko segurtasun eza, edo hitzordurik ez dagoenean". Sindikatuek deitutako mobilizazioekin bat egiteko deia egin die herritarrei.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak proposatzen duen erreforma fiskalaz "mesfidati" dagoela esan du, "ez baitu planteatuko gehien dutenek gehiago ordaintzea, eta langileen gain egongo da".

Maiatzeko udal eta foru hauteskundeei dagokienez, espero du EQUOk laster bat egitea Podemos Euskadi-Ezker Anitza eta Alianza Verde alderdien arteko koalizioarekin, eta "irabaztera" aterako direla ziurtatu du, nahiz eta Eusko Jaurlaritzaren Soziometroak boto asmoari buruz dituen itxaropen ezkorrak izan.

"Bai bakarrik da bai" delako lege erreformari buruz ere aritu da: PSOErekin akordio batera iristea espero du, gobernu osoaren proposamen bateratu bat aurkezteko, baina zuhur agertu da horren ondorioei dagokienez; izan ere, "epaileentzat interpretazio  tarte bat geratzen da beti", esan du, eta, beraz, baliteke sexu erasotzaileei zigorrak murrizten zaizkien kasu guztiak ez saihestea. "Arrakala hori txikitzen saiatuko gara", adierazi du, baina epaileen genero prestakuntzan gero eta inbertsio handiagoa egitearen alde ere egin du.

Halaber, Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak egindako adierazpenei erantzun die Garridok. Bertan, Podemos "politikaren okerrena" dela esan du, "Ciudadanos eta VOX alderdiekin batera". "Oso zoritxarreko" hitzak dira, eta gaineratu du "Osakidetzaren uneko egoera" dela "politikaren gauzarik txarrena".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena