Politika
Auzitegi Konstituzionalean
Erredakzioa
Konstituzionalak Sorturen auziaren gainean erabakitzean izandako irizpide berdina izatea espero duela esan du Iñigo Iruin abokatuak.
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiak eta Rafa Diez Usabiaga LAB sindikatuko idazkari nagusi ohiak babes-errekurtsoa aurkeztu dute Auzitegi Konstituzionalean ‘Bateragune auzia’gatik jasotako sei urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorraren aurka.
Auzitegi horretako zenbait iturrik zabaldu duenez, helegitea atzo, osteguna, aurkeztu zuten Konstituzionalaren erregistroan.
Maiatzaren 9an, Auzitegi Gorenak 10 urtetik sei urte eta sei hilabetera arindu zien biei Batasuna berreraikitzen saiatzea egotzita Auzitegi Nazionalak erabakitako kartzela-zigorra. ANren arabera, ETAko kide izateagatik zigortu behar bazituzten ere, ezin zituzten agintari izateagatik zigortu.
Gorenaren epaiak sei urtera ere arindu zien Miren Zabaletari, Sonia Jacinto EHAKren diruzain ohiari eta Akaitz Rodriguez Arabako Haikako buru ohiari, zortzi urtekoa baitzuten kartzelaldia 2011ko irailetik.
Iñigo Iruin Diez Usabiagaren abokatuak Sorturen gainean Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiaren iritzia emateko prentsaurrekoan esan zuen espero duela Konstituzionalak Sorturen auziaren gainean erabakitzean izandako irizpide berdina izatea oraingoan.
Iruinen arabera, alderdi abertzalearen inguruko epaiak "are ulertezinago" egiten du auzi honen zigorra, "agerikoa baita bost zigortuek Sorturen sorreran parte hartu zutela".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa