15:05

Politika

Inkesta

CISek PSOEren gorakada nabarmena eta Podemosen gainbehera aurreikusi ditu

agentziak | eitb media

'Bai soilik da bai' polemikaren erdian egindako inkesta izan da, eta PPk PSOEren aurretik jarraitzen du boto zuzenean: % 22,7 eta % 22,1.

  • Jendea. Argazkia: EITB

    Jendea. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) % 1,9ko igoera aurreikusi du PSOErentzat boto aurreikuspenean, % 32,1eraino; baina beherakada nabarmena egotzi dio Unidas Podemos gobernukideari, % 14,2tik % 12,7ra.

Otsailaren 1etik 11ra egindako inkestan, 'Bai soilik da bai' legeari buruzko eztabaidaren erdian, PSOEk PPrekiko duen aldea ere handitzen du, % 2,3raino, baina Alberto Nuñez Feijooren alderdia ia % 30era iritsi da, % 29,8ra, boto aurreikuspenean.

Dena den, bigarren hilabetez jarraian, PPk PSOEren aurretik jarraitzen du boto zuzen aurreikuspenean, % 22,7arekin. PSOEk % 22,1eko boto zuzen aurreikuspena du.

Sozialisten gorakadaren ia parekoa izan da Unidas Podemosen gainbehera, hilabetean puntu eta erdi galdu baitu; eta Vox % 10 inguruan geratu da boto aurreikuspenari dagokionez.

Ciudadanosek, berriz, hiru bototik bat galdu du, % 2,9tik % 2ra.

Indar nagusienen atzetik kokatu dira ERC (% 2), EH Bildu (% 1,1), JxCat (% 1,1) eta EAJ (% 0,8).

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena