Politika
Topaketak
Erredakzioa
Consuelo Ordoñezek adierazi du Valentin Lasarte aurrez aurre ikusi nahi duela, barkamena eskatzen diola baieztatzeko, ez baitu sinesten damutua dagoenik.
Consuelo Ordoñez Valentin Lasarte ETAko presoarekin bilduko da gaur. Irudia: EFE
Consuelo Ordoñez, ETAk 1995ean hil zuen Gregorio Ordoñez PPko zinegotziaren arreba, Valentin Lasarte ETAko presoarekin bildu da gaur Zaballako (Araba) kartzelan, eta Ordoñezen krimenagatik barkamena eskatzeko eskatu dio Lasarteri.
Barne Ministerioak abian jarritako gizarteratze planaren baitan kokatzen da bilera hori.
Ordoñezek ez du bilera "show mediatiko" bihurtu nahi. Hori dela eta, ez du adierazpenik egin kartzelara heltzena nahiz handik ateratzean. Hala ere, prentsaurrekoa deitu du larunbaterako Gasteizen eta orduan emango ditu azalpenak.
Ordoñez bera izan zen Barne Ministerioari ETAko presoarekin biltzea eskatu zuena. Lasartek 400 urteko kartzela-zigorra jaso zuen hainbat hilketagatik. Gregorio Ordoñezen hilketaren kasuan, 30 urteko zigorra jarri zioten "beharrezko laguntzaile" izan zelakoan.
Consuelo Ordoñezek aurrez aurre egon nahi du Lasarterekin barkamena eskatzen ote dion jakiteko; izan ere, ez du sinesten Lasarte egindako hilketez damutzen dela.
Bilera horiek kritikak jaso dituzte biktima batzuen aldetik, eta baita Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Arretarako Bulegotik, hedabideetan "morboarekin" zabaltzeak duen "arriskuagatik".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa