Politika
Sortu legeztatu dute
Erredakzioa
Konstituzionalaren epaiak ''erreala'' dena ''legal'' egin duela esan du lehendakariak: ''Ezker abertzalea azken hauteskundeetan izan da, erakundeetan dago eta politika egiten du'', gaineratu du.
Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EFE
Sortu legeztatu duen Auzitegi Konstituzionalaren epaiak ''erreala'' dena ''legal'' egin duela esan du Patxi Lopez lehendakariak. ''Ezker abertzalea azken hauteskundeetan izan da, erakundeetan dago eta politika egiten du'', gaineratu du.
Radio Euskadin egin dituen adierazpenetan, Patxi Lopezek esan du sistema demokratiko eta judizialak ''funtzionatu'' egiten duela. ''Hemen, legaltasuna betetzen duena legala da'', gaineratu du.
''Orain biktimismoa egiteari utzi behar diote eta dagokien ibilbide egin behar dute'', esan du.
Jaurlaritza: 'Egon bazegoen errealitatea berretsi dute'
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, Konstituzionalak Sorturen inguruan hartutako erabakiak Bildu eta Amaiur erakundeetan daudenetik ''egon bazegoen errealitate bat legeztatu eta berretsi'' egin du.
Konstituzionalarena ikusmin handia piztu duen erabakia dela aitortu du, eta, epaia bakarrik jakitera eman dutela gogoratu du. ''Ez ditugu xehetasunak ezagutzen'', esan du.
Edonola ere, legeztatzeak ''bultzada'' eragitea desiragarria litzatekeela uste du Mendiak: ''Bertako kideak alderdi berriaren estatutuetan biltzen diren oinarri demokratikoetan sartzea''.
Rodolfo Aresesek Zuzenbide Estatuaren garaipena nabarmendu du
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean, Rodolfo Ares Barne sailburuak esan du Sorturen legeztatzeak Zuzenbide Estatuaren garaipena esan nahi duela. Halaber, garrantzitsuena orain Sortuk bere ekimen politikoarekin jokoaren arauak eta Alderdien Legea errespetatzearen alde egin behar duela nabarmendu du.
"Ezker erradikalen munduak orain aukera berri bat du", azaldu du Aresek, eta alderdiak "egin nahi duena zehaztu" behar duela gaineratu du.
"Konstituzionalaren erabakiak normaltasuna eman dio errealitate sozial bati", nabarmendu du. Agintaldia amaitzeko galdeginda Aresek azaldu duenez, Patxi Lopezek ez du hauteskundeak aurreratzeko asmorik, "Gobernu honek asko du oraindik egiteko, besteak beste,ekonomia indartzeko neurriak bultzatzea eta krisitik irteteko badela beste erarik erakustea", nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa