Politika
Euskara
Agentziak | EITB Media
Gero Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak Mañeruko Udalaren eskaerari erantzuteko ekimena defendatu dute. Hala ere, lege-proposamenak ez du aurrera egin.
Nafarroako Parlamentuko osoko bilkurak atzera bota du, Navarra Sumaren eta PSNren botoekin, 1996ko Euskararen Foru Legea aldatu nahi zuen lege-proposamena, Mañeru eremu mistoan sartzea ahalbidetzeko.
Geroa Baiko Jabi Arakamak bere taldeak EH Bildurekin, Podemosekin eta Ezkerrarekin sinatutako ekimena defendatu du, Mañeruren eskaerari erantzuteko, eremu mistoan sartzea, alegia. Udalerri horretako herritarren bi herenek neurri hori defendatzen dute, eta haien "eskubideak areagotzea" litzateke. Horren harira, gogorarazi du Garesko eskola publikoan matrikulatutako Mañeruko ikasleen % 64k euskaraz ikasten dutela, D ereduan.
Lege proposamenaren aldeko txandan, Bakartxo Ruiz EH Bilduko kideak PSNri galdetu dio "zein den arazoa", zein den "eskandalua", Mañeruko Udalaren eskaerari "atea ixteko", eta "karramarroaren politika" egotzi dio. Ruizen esanetan, sozialisten hizkuntza politikak "dagoenari eustea edo, are gehiago, kontra egitea bilatzen du", nahiz eta errealitate soziolinguistikoak aurrera egin duen, "ez dago erresistentzia ulertzeko modurik".
Zein da arazoa PSNrentzat Mañeru eremu mistora pasatzeko eskaerarekin? Herritarren eta Udalaren nahiaren aurka egiteko?@BakartxoR: «Borondate faltaz harago, badago euskararekiko kontentzioa egiteko jarrera proaktiboa». pic.twitter.com/QRu9X91obk
— EH Bildu (@ehbildu) February 2, 2023
Ainhoa Aznarez Podemoseko kidearen ustez, "zortea" eta "altxorra" da Nafarroan berezko bi hizkuntza izatea, eta "azaltzeko zaila" da Mañeru ezin eremu mistoan sartzea. "Ez dugu ulertzen gehiengoa duten taldeek uko egitea eskubide bat aitortzeari, udal-autonomia eta udalbatza baten erabaki subiranoa urratuz", "hori ez doa ez nazionalismoaz ez estremismoaz", baizik eta "ukatzen diren eskubideez".
Ezkerrako Marisa de Simonek bere koalizioaren aldeko botoa azaldu du, bere taldeak "Mañeruko herri ordezkaritzaren aho bateko erabakia bere gain hartzen duela" adieraziz.
Ekimenaren aurka, Navarra Sumako Iñaki Iriartek azpimarratu du "gaztelania dela oraindik ere Mañeruko herritar gehienen ohiko hizkuntza", nahiz eta "euskaldunen ehunekoa hazi egin den", errealitate soziolinguistikoa aldakorra delako, baina "gutxiengoa" dira eta ondorioak kontuan hartu behar dira, adibidez, udal lanpostuak balioesteko edo irakaskuntzako komunikazio-hizkuntza gisa baloratzeko. Hori dela eta, zalantzan jarri du bizilagunen "benetako nahia" eta "zuhurtziaren" aldeko apustua egin du.
PSNren izenean, Inmaculada Juriok Geroa Bairi aurpegiratu dio gai hori planteatzea "aurreko legealdian defendatzeko gai izan ez zirenean", "konplexuengatik" edo "kudeaketa txarragatik", eta gaineratu du "aurpegi handia" behar dela "aurrerakoitasun lezioak emateko" eta "berdin zaion biztanleria bat zalantzan jartzeko", "diskurtso politiko horrek hizkuntza bat ofizializatzea gauzarik onena dela uste duten abertzaleei bakarrik mesede egiten dielako".
Gaur, Parlamentuaren aurrean, @ehbilduirunea batu da Mañeru eremu mistora joateko tutoretzarik gabe aukeratu ahal izatea eskatzen dutenekin.
— EHBildu Iruñea (@ehbilduirunea) February 2, 2023
Hoy, frente al Parlamento, @ehbilduirunea se ha sumado a quienes piden que Mañeru pueda elegir, sin tutelajes, pasar a la zona mixta. pic.twitter.com/Colb2Wn1lT
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa