Politika
FISKALITATEA
EITB MEDIA
Lehen bilera egin ondotik, elkarrekin lan egiten jarraituko dute. Bi alderdien ustez, Aberastasun Handien gaineko Elkartasun Zerga moldatu egin behar da.
EAJko eta PSE-EEko zuzendaritzak hartu-emanak hasi dituzte EAEn zerga sistema aldatzeko, "progresibitatea areagotzeko eta euskal gizarteak aurre egin beharko dien erronkei erantzuteko".
Bi alderdiek gaur kaleratu duten ohar bateratuan azaldu dutenez, dagoeneko egin duten lehendabiziko bilera abiapuntu hartuta bi alderdiek elkarrekin lanean jarraituko dute.
Horien esanetan, fiskalitatea aldatzeko abiapuntua 2013ko erreforma eta 2018ko doikuntza izango dira. Fiskalitateari esker, kalitatezko zerbitzu publikoei "eutsi" eta ekonomia produktiboari "lagundu" ahal izan zaio.
Edozein kasutan, azpimarratu dute inguruan gertatu diren aldaketek eta ezusteko gertaerek eskatu dutela neurriak hartzea eta orain horiek ebaluatu egin behar direla.
Alderdi horiek nabarmendu dutenez, etorkizuneko erronkei (demografikoa, transformazio digitala, ekonomia jasangarria, enpleguan emango diren aldaketak) fiskalitatearen bitartez erantzun behar zaie.
Bestalde, bi alderdiak ados daude, eta uste dute Aberastasun Handien gaineko Elkartasun Zerga moldatu egin behar dela.
Erreakzioak
Horretaz galdetuta, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak erantzun du "gaur egungo erronkei" aurre egiteko zerga sistemaren erreforma "egokia" aztertzea garrantzitsua dela. Dena dela, ohartarazi du udal eta foru hauteskundeen ondoren sortuko diren foru erakunde berrietan hartuko direla erabakiak.
Bestalde, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak (EAJ) uste du "progresitibatearen alorretik dauden erronka berriei" erantzuteko heldu behar zaiela bi alderdi horien arteko elkarrizketei, "jakin badakigun arren legegintzaldia bukatzear dagoela, baina lan egiteko gogoz".
Eider Mendoza Gipuzkoako Aldundiaren bozeramaile eta EAJren ahaldungaiaren aburuz, adosten den aldaketak aurreko bi erreformen (2013koa eta 2018koa) ildoari jarraitu beharko lioke. Biek ala biek "ongizate sistemari eta enpresa ehunari eusten lagundu zioten krisialdi betean".
Azkenik, Loli Garcia CCOO Euskadiko idazkari nagusiak esan du sindikatua "adi-adi" egongo dela zerga erreforma horren aurrean. Horren aburuz, "progresiboa" beharko luke, hots, "gehien duenak gehiago ordaindu beharko duela". Gainera, Sozietateen gaineko Zerga "ukitu" beharko litzatekeela uste du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa