14:10

Politika

legeak

PSOEK 'bai bakarrik da bai' legea erreformatzeko proposamena aurkeztuko du, Podemosek babestu ala ez

agentziak | eitb media

PSOEtik adierazi dutenez, "testu serio eta zorrotz" bat prestatzeko lanetan ari dira, hori aurkeztu eta erregistratu ondoren "gainerako alderdi politikoen gehiengoaren babesa" lortzeko asmoz.

  • Pilar Alegria, Hezkuntza ministroa eta Hauteskunde Batzordeko bozeramailea. Artxiboko argazkia: EFE

    Pilar Alegria, Hezkuntza ministroa eta Hauteskunde Batzordeko bozeramailea. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSOEk "lehenbailehen" aurkeztuko du 'bai bakarrik da bai' legea erreformatzeko lege proposamena, "nahi gabeko ondorioei atea ixteko". Horretarako Unidas Podemos koalizio kideen babesa izatea espero du alderdiak.

Hala adierazi du Pilar Alegria PSOEko Hauteskunde Batzordeko bozeramaileak, eta argi utzi du inola ere ez dutela legearen "bihotza" ukituko, emakumearen baimena alegia.

"PSOEk lege proposamena aurkeztuko du, antzeman ditugun nahi gabeko ondorioei zenbait ukitu emateko eta horiek zuzentzeko", azkenaldian eman diren epaien aurrean, horiek aztertu ostean; edukiaren inguruko nondik norakoetan sartu gabe, "sexu erasotzaileen zigorrak areagotzetik" harago.

Alegriaren arabera, PSOE "testu serio eta zorrotz" bat prestatzeko lanetan ari da, eta Unidas Podemosen babesa izatea espero du. PSOEren asmoa da "baterako txosten adostu bat aurkeztu ahal izatea, behin aurkeztuta eta erregistratuta gainerako alderdi politikoen gehiengoaren babesa izango lukeena".

Hala ere, argi utzi du proposamena berdin berdin aurkeztuko dutela, kide minoritarioaren babesik izan ala ez, eta ukatu egindu erabakia arrazoi "elektoralistak" tarteko hartu izana.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena