Politika
Espainiako Gobernua
EITB MEDIA
Bestalde, Cadena Ser irrati kateak aurreratu duenez, Justizia Ministerioak agindu du zigor kodearen lehengo zigorrak berreskuratzea, kasu larrienetan bortxatzaileen kondenak arindu ez ditzaten.
Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroa. Argazkia: EFE
Berdintasun Ministerioak proposatu du berehalako neurriak hartzea, 'Bai bakarrik da bai' legea indarrean dela sexu indarkeriaren biktimak babestuta egon daitezen. Izan ere, legea onartu zutenetik behar den moduan aplikatzeko ahaleginetan dabiltza, baina Justiziak zigorrak jaisteko hartutako zenbait erabakik kezka eragin dute.
Adituen arabera, eta Espainiako Gobernuak berak egiaztatu duenez, "ez da berrikuspenak eten ditzakeen zigor erreformarik existitzen, legea bera behar bezala aplikatu ez izanaren ondorio da". Horregatik, uste dute irtenbidea dela berehalako neurriak hartzea, epaileak horretan espezializatu eta sexu indarkerian trebatze aldera. Neurri horiekin, halaber, emakumeen babesa indartu nahi dute.
"Aurretik geneukan eredura itzultzeko eskuineko alderdiek egiten duten saiakera oro gelditu behar dugu, alegia, ezin dugu onartu emakumeek direnak eta ez direnak igaro behar izatea haien aurka sexu indarkeria egon dela frogatzeko", esan dute aipatu iturriek.
Bestalde, Cadena Ser irrati kateak aurreratu duenez, Justizia Ministerioak agindu du zigor kodearen lehengo zigorrak berreskuratzea, kasu larrienetan bortxatzaileen kondenak arindu ez ditzaten.
"Alde teknikoa" aldatu nahi dute, nahiz eta oraindik ez duten horren gaineko proposamenik edota zirriborrorik aurkeztu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa