Politika
Bake-prozesua
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan Foro Sozialeko bozeramaileak deitoratu duenez, bake-prozesuetan "polizia-ereduari buruzko eztabaida izaten da beti, eta hemen ez da hori gauzatu".
Agus Hernan Foro Sozialeko bozeramailea, Radio Euskadiko estudioetan. Argazkia: EITB Media
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Agus Hernan Foro Sozialeko bozeramailearen hitzetan, "Euskadin biztanleko dugun polizia ratioak ez du zentzurik". Horren ustez, "Euskadikoa Europako handiena da oraindik eta, terrorismoaren aurkako logikarekin lehen uler zitekeena, gaur egun ez du ez hanka ez bururik".
Datorren martxoan Foro Sozialak 10 urteko ibilbidea itxiko duela iragarri zuten aste honetan, eta egindako lana baloratzeko topaketa egin zuten larunbat honetan Durangon.
Radio Euskadiko "Cronica de Euskadi Fin de Semana" irratsaioan eskainitako elkarrizketan Hernanek adierazi duenez, 2015ean "inork ez zuen irudikatzen egungo agertoki bezalako bat, armagabetze ordenatua nahi ez zuten Gobernuaren eta eragile anitzen artean mesfidantza anitz zeudelako". Egun, berriz, "epe berrian sartzen ari gara, zailtasunak ere izango dituena", ondorioztatu du.
Hernanen iritziz, "ez daude biktima onik edo txarrik, zentzu baten pausuak eman nahi dituzten biktimak eta une egokia ez dela deritzoten beste biktima batzuk baizik, baina guztiek errespetua merezi dute".
Bestalde, egungo testuinguruan, ETAko presoei ezarritako "salbuespenezko espetxe-politikaren amaiera" aldarrikatu du, eta oraindik ez dela murriztu Estatuko Segurtasun Indarrek Euskadin dituzten agente kopurua.
"Euskadin biztanleko dugun polizia ratioak Europako handiena izaten jarraitzen du. Terrorismoaren aurkako logikarekin lehen uler zitekeena, gaur egun, Aieteko konferentzia izan zenetik 12 urtera, ez du ez hanka ez bururik". Bake-prozesuetan "polizia-ereduari buruzko eztabaida izaten da beti, eta hemen ez da hori gauzatu", deitoratu du.
Amaitzeko, "partekatutako etorkizunaren oinarriak zehazteko" garaia dela ondorioztatu du, "nekea eta memoria falta orokortu ez daitezen". "Irabazleen eta garaituen parametrotan oinarritutako kontakizunak ez dio elkarbizitza demokratikoari ekarpenik egiten", bukatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa