Politika
Astearte honetan Bartzelonan
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakaria eta Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa ETAren atentatu odoltsuenaren 25. urteurreneko ekitaldien buru izango dira.
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Astearte honetan 25 urte beteko dira ETAk Hipercorreko atentatua burutu zuela. Sarraski hura gogoratzeko ekitaldia egingo dute Bartzelonan eta Patxi Lopez lehendakaria bertan izango da, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua eta Jesus Loza Bakerako eta Bizikidetzarako lantaldearen arduraduna alboan dituela.
Lehendakariak hitzaldi labur bat eskainiko du eta atentatu hura gertatu eta 25 urte geroago ETAren “amesgaiztoa amaitu” egin dela azpimarratuko du.
Lehen ekitaldia 12:00 egingo dute, Bartzelonako Enplegu Ministerioaren ordezkaritzan. Barne ministroak Kataluniako terrorismoaren biktimei dominak emango dizkie.
Ondoren, 18:00etan, atentatuaren 25. urteurrenaren omenaldi ekitaldia egingo dute, Hipercor ondoan biktimak oroitzeko eraikitako monumentuan, eta bertan Patxi Lopez lehendakaria egongo da.
Atentatua
1987ko ekainaren 19an, ETAk lehergailuz betetako auto bat jarri zuen Bartzelonako Hipercor merkataritza-gunearen aparkalekuan, eta zenbait aldiz horretaz ohartarazi arren, 21 pertsona hil ziren, bonba-autoak eztanda eginda.
Atentatu horretako bi egile Santiago Arrospide eta Rafael Caride Simon izan ziren eta 790 urteko espetxe-zigorra ezarri zieten. 2004ko uztailean, Auzitegi Gorenak zigor hori berretsi egin zuen.
Epaiaren arabera, Santiago Arrospidek agindu zuen Hipercorreko merkataritza-gunea erasotzea eta atentatua Caridek Simonek gauzatu zuen, ETAren ‘Bartzelona taldea’ren buru zela eta beste bi ETAko kideren laguntzarekin.
Beste bi kide horiek Domingo Troitiño eta Josefa Ernaga Esnoz izan ziren. 1989an zigortu zituen Auzitegi Nazionalak 794 urteko espetxealdia ezarrita, aipatu atentatuan parte hartzeagatik.
Biktima eta presoen arteko bilerak
Aipatzeko da, Hipercorreko atentatuko biktimetako bat erasoaren egileetako batekin bildu zela joan den astean.
Protagonistak Robert Manrique eta Rafael Caride Simon izan dira. Duela urtebete inguru gutuna igorri zion presoak Manriqueri eta joan den ostiralean Zaballako espetxean (Gasteiz) elkartu ziren biak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa