14:22

Politika

Polemika

Urkullu: 'Confebaskekin duen ika-mika PSEren bakardadearen isla da'

Erredakzioa

Confebaskek krisiaren aurka egindako proposamenen aurka azaltzeagatik, lehendakaria kritikatu du EAJko presidenteak.

  • Iñigo Urkullu Araba Euskarazen. Argazkia: EITB

    Iñigo Urkullu Araba Euskarazen. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu EAJ presidentea Jaurlaritzaren eta Confebasken arteko ika-mikaz mintzatu da eta polemika "PSE-EEren eta lehendakariaren bakardadearen isla" dela esan du. Gainera, lehendakaria kritikatu du krisiaren aurka Confebaskek egindako proposamenen aurka azaltzeagatik.

Araba Euskaraz jaian egin ditu adierazpen hauek Urkulluk. Miguel Angel Lujuak krisiari aurre egiteko gobernu sendo baten beharra aipatu eta sortu den polemikaz hitz egin du.

"Orain dela egun gutxi arte, enpresaburuekin zuen harreman onaz harro zegoen Jaurlaritza eta adituen biltzarrean elkarlanean aritu dira, horregatik, lehendakariaren jarrera deigarria da", adierazi du.

Gainera, Lujuaren hitzak gaizki ulertu direla esan du, eta adierazpen horiekin, jeltzaleak ez du hauteskundeak aurreratzeko eskaera ondorioztatu.

"Azken hilean gobernu bazkidearekin haserretu da, Gobernuko presidentearekin, oposizioarekin eta enpresaburuarekin", esan du Urkulluk. "Hori guztia PSE-EEren eta lehendakariaren bakardadearen isla da", gaineratu du.

Azkenik, arlo ekonomikoan, bakean normalizazio politikoan eta autogobernuaren garapenean, euskal alderdien artean "akordio handiak" lortzeko asmoa adierazi du Urkulluk.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena