Politika
Biktimen eta presoen bilerak
Erredakzioa
Consuelo Ordoñezek berak adierazi duenez, bilera Zaballako pespetxean egingo dute, Araban, datorren astetik aurrera.
Consuelo Ordoñez eta Valentin Lasarte. EITB.
Consuelo Ordoñez Gregorio Ordoñez Euskadiko PPko zinegotziaren arreba Valentin Lasarte ETAko presoarekin bilduko da datorren astetik aurrera. Gregorio Ordoñez ETAk hil zuen 1995ean.
Consuelo Ordoñezek azaldu duenez, bilera Zaballako espetxean, Araban, egingo dute datorren astetik aurrera.
Gregorio Ordoñezen arrebak adierazi du bilera "bat-batean" bururatu zitzaiola, eta Barne Ministerioak presoak gizarteratzeko planari jarraituta erabaki duela Valentin Lasarterekin biltzea.
Ez du damuan sinesten
Hala ere, Valentin Lasarteren kasuan, "bere damua" sinesgaitza egiten zaiola adierazi du Ordoñezek, epaiketa guztietan komandoko kidea babesten ari delako.
Horrekin batera, zalantzan jarri du idatzi batean marka bat egitea "barkamena eskatzearekin" edo "damua"rekin parekatzea zilegi izatea, berak horri "tranpak egitea" deritzo.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa