23:33

Politika

Kritiken ostean

Lehendakariak Confebaski: 'Ez ditugu zerbitzuak pribatizatuko'

Erredakzioa

Patxi Lopezek Gobernuaren kudeaketa defendatu du eta patronalak egindako kritikei erantzun die; izan ere, Confesbaken aburuz, Euskadik "aurrera ateratzeko Gobernu indartsu bat behar du".

  • Patxi Lopez lehendakaria, hitzaldian. Argazkia: EFE

    Patxi Lopez lehendakaria, hitzaldian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Patxi Lopez lehendakariak Confebaski erantzun dionez, sozialistak agintean dauden bitartean "ez dira zerbitzu publikoak pribatizatuko eta erakundeen ondarea salduko". Lopezek patronaleko buruek hori badakitela esan du eta horregatik nahi dute "EAJ agintera iristea".

Lehendakariak Gobernuak euskal enpresariak babesten jarraituko duela esan du, baina ez du Confebaskek proposatu duen modelo "zuzengabea eta insolidarioa" hizpide izango.

Lopezek sozialista arabarrek Gasteizen antolatu duten ekitaldi politiko batean parte hartu du. Txarli Prieto Arabako sozialisten burua ere bertan izan da.

Lopezek Gobernuaren kudeaketa defendatu du eta patronalak egindako kritikei erantzun die; izan ere, Confesbaken aburuz, Euskadik "aurrera ateratzeko Gobernu indartsu bat behar du".

Patronalak gastu arrunta murriztea eskatzea kritikatu du lehendakariak eta gastu arrunta "Hezkuntza, Osasuna, Segurtasuna eta Justizia" dela eta langileen gastua "irakasleak, medikuak, erizainak edo ertzainak" direla azaldu du.

Gainera, Euko Jaurlaritza euskal enpresen planak finantzatzeagatik zorpetu dela azaldu dio patronalari.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena