Politika
Eusko Alkartasuna
EITB MEDIA
Alderdiko Zuzendaritzaren arabera, "erabat gezurrezkoa da" Twitter profil horiek orain itxi izana; izan ere, sare sozialak martxoan desgaitu zituen. Sektore kritikoak salatu du Twitterren zituen zortzi profil itxi egin dituela sare sozial horrek.
Eba Blanco EAko idazkari nagusia, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Eusko Alkartasuneko sektore kritikoak salatu du, ostiralean, Azpeitiko eta Zarauzko toki erakundeetako Twitter kontuak itxi egin dituztela, bai eta sektore horrekin lotutako beste sei profil ere. Gerora, EAko Zuzendaritzak erantzun du "erabat gezurrezkoa" dela Azpeitiko eta Zarauzko kontu horiek "orain itxi izana"; izan ere, alderdiaren arabera, Twitterrek martxoan itxi zituen.
Testuinguru horretan, EAko sektore ofizialak zehaztu du guztiz faltsua dela Azpeitiko eta Zarauzko kontuak orain itxi izana: "Guk ditugun datuen arabera, Twitterrek martxoan itxi zituen kontu horiek, eta ordutik, orain ere gertatu denez, inor ez da gurekin harremanetan jarri horren berri emateko; beraz, iruditzen zaigu asmo txarrez egindako ekintza dela, orain salatzea jendaurrean garaiz kanpokoa den zerbait, gainera alderdiari horren berri eman gabe", nabarmendu du Zuzendaritzak.
Halaber, "kontuan izanik EA marka, Eusko Alkartasuna, eta haren logotipoak erregistratuta daudela, eta Zuzendaritza Nazionala dela hori erabiltzearen arduraduna, prentsaurrekoan izan direnek ez dute zilegitasunik edo lege ahalmenik Zarauzko eta Azpeitiko kontuen gaineko inolako eskubiderik euren gain hartzeko", amaitu du Zuzendaritzak. Kritikoek, ostegunean, prentsaurrekoa eman dute Donostian, eta agerraldi horri egin dio sektore ofizialak aipamena azken zati horretan.
Kontu pertsonalak
Kritikoek salatu dute hainbat kontu pertsonal ere bertan behera utzi dituztela; horren gainean, EAko Zuzendaritzak adierazi du "pribatuen arteko gaia" dela, eta "Twitterrekin konpondu beharko dute, Twitterrek hartu baitu erabakia, bere arauei eta erabilera baldintzei jarraituz", nabarmendu du alderdiak.
Azkenik, EAk ziurtatu du "irmoki" aldezten duela "adierazpen askatasuna", eta gaitzetsi du eskubide hori baliatzea "azken hilabete eta urteotan Eusko Alkartasunaren eta alderdia zuzentzeko demokratikoki aukeratutako pertsonen aurkako kanpainak babesteko". Kanpaina horietan, EAko Zuzendaritzaren iritziz, "desinformazioa, gezurra, marka usurpazioa, jazarpena, irainak eta kalumniak" zabaldu dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa