13:42

Politika

navarra sumaren haustura

UPNren Kontseilu Politikoak hauteskundeetara bakarrik aurkezteko erabakia babestu du

agentziak | eitb media

Hala, alderdiaren zuzendaritzak astelehen honetan hartutako erabakia berretsi dute.

  • Javier Esparza, UPNko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

    Javier Esparza, UPNko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

UPNren Kontseilu Politikoak berretsi egin du alderdiko zuzendaritzak datorren maiatzeko udal eta autonomia hauteskundeetan bakarrik parte hartzeko astelehenean hartutako erabakia.

2019ko hauteskundeetarako UPNk, PPk eta Ciudadanosek osatu zuten Navarra Suma koalizioari amaiera ematen dion akordioak zuzendaritza erregionalistan baino babes txikiagoa izan du Kontseilu Politiko honetan, bertan aho batez babestu baitzen Javier Esparza presidenteak bultzatutako proposamena.

Esparzak estrategia politikoa aldatzeko erabili duen arrazoia da UPNk bakarrik boto gehiago lortuko dituela, Maria Chivite Nafarroako presidente eta PSNko idazkari nagusiak EH Bildurekin duen elkarrizketa eta akordio politikarekin bat ez datozen sozialistak erakartzea espero baitu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena