Politika
Konstituzionalaren erreforma
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Auzitegi Konstituzionalaren erreforma behin-behinean bertan behera geratzeko balizko aukeraren harira, "legea eta konstituzio-ordena defendatzeko" beharrezkoak diren ekintzak hartzeko eskatu dio Podemoseko buruzagiak eta Eskubide Sozialerako ministroak Espainiako Gobernuari.
Irene Montero eta Ione Belarra ministroak, Podemoseko Herritarren Kontseiluan. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Auzitegi Konstituzionalaren erreforma behin-behinean behin-behinean bertan behera geratzeko balizko aukeraren harira, "eskuin politiko eta judizialaren estrategia kolpista gaiztotu egin" dela salatu du Ione Belarra Podemoseko buruzagiak eta Eskubide Sozialerako ministroak eta, eraso horien aurrean, "legea eta konstituzio-ordena defendatzeko" beharrezkoak diren ekintzak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
"PSOEk orain azkenik kritikatzen du bloke atzerakoiaren ibilbidea, denbora asko beste aldera begira egon ostean, eta PPrekin Estatu-itunak bilatzeari uzten ez zion bitartean", adierazi du Belarrak Podemoseko Herritarren Kontseiluan.
Hori dela eta, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren hautaketa-prozesua ere aldatzeari amore emateko eskatu dio Belarrak bere koalizio-bazkideari, bozeramaile berriak aukeratu ditzaten, Alderdi Popularraren blokeoaren aurrean, eta Konstituzioaren aurkako "eraso horrekin" bukatzeko helburuz.
PPk jarritako helegite bat aintzat hartuta, agintaldia iraungita zuten epaileen berritzea behin-behinean bertan behera utzi izana Auzitegi Konstituzionalak demokraziari egindako "aurrekaririk gabeko erronka da, eta oso larria", Belarraren hitzetan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa