12:52

Politika

Koroa

Justizia britainiarrak aitortu egin dio Juan Carlos I.ari immunitatea izatea abdikatu zuen unera arte

agentziak | eitb media

Hala, epaimahaiak aintzat hartu du errege emerituak aurkeztutako errekurtsoa, 2012ko apirila eta 2014ko ekainaren 18ra arte egindakoak esparru publikoan egin zituela aitortzea eskatuz. Abdikatu ostean egindakoak epaituak izan litezke.

  • Errege emeritua, Corinnarekin batera

    Errege emeritua, Corinnarekin batera. Argazkia: EITB MEDIA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erresuma Batuko Apelazio Auzitegiak immunitatea aitortu dio Juan Carlos I.a errege emerituari, 2014ko apirilean abdikatu zuen arteko epea kontuan hartuta, Corinna Zu Sayn-Wittgenstein-Sayni ustez egin zion jazarpenaren harira herrialde horretan martxan dagoen auziaren testuinguruan.

Epaimahaiak aintzat hartu du errege emerituak aurkeztutako errekurtsoa, 2012ko apirila eta 2014ko ekainaren 18ra arte egindakoak esparru publikoan egin zituela aitortzea eskatuz. Hortaz, immunitatea dagokio epe horretan, baina abdikatu ostean egindakoak epaituak izan litezke.

"Oso immunitate mugatua", Corinnaren defentsaren arabera

Amorante ohiaren defentsak azpimarratu duenez, abdikatu arte emandako immunitateak "oso gai mugatuari eragiten dio".

Komunikatu batean, Michael Kim abokatua pozik agertu da demandak "aurrera egin dezakeelako Londresko Auzitegi Nagusian, epaiketa baterantz", eta gogorarazi du immunitateak ez duela eraginik izango "demandaren zatirik handienean, 2014tik aurrerakoan, eta epaiketara joan beharko litzatekeela".

Bere ustez, demandak "jazarpen salaketa oso larriak" dakartza, "denbora luzean zehar mantendu zirenak; epaiketa egiten denean zehatz-mehatz aztertuko dira".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena