Politika
Euskararen Nazioarteko Eguna
EITB MEDIA
Beharrezkoak diren "jauzi politikoak" hiru dira, ezker independentistaren esanetan, hala nola, Nafarroako zonifikazioa ganditzea, Euskararen Lege berria osatzeko prozesuari ekitea eta burujabetza politikoaren alde indarrak biltzea, euskararen etorkizuna bermatu dadin.
Bakartxo Ruiz, EH Bilduko bozeramailea Nafarroako Parlamentuan. Argazkia: EITB MEDIA
Irulegiko eskuaren zorioneko aurkikuntzarekin lotu du EH Bilduk Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunak, ezker independentistak ohar baten bidez jakinarazi duenez. "Ospatzeko aurkikuntza izan da, pizgarri izan zaiona euskal komunitateari, bizipoz apur bat ekarri diguna hizkuntza gutxituon kontrako eraso politiko eta judizialak areagotu diren eta euskara politika publikoen erdigunera ekartzeko borondaterik eza nabarmena den garai hauetan", adierazi du.
Euskarak aurrean dituen erronkei buruz, EH Bilduk adierazi du "iraganean kateatu gabe, etorkizunera jauzi egiteko garaia" dela, eta "beharrezkoak ditugun konpromiso eta bitartekoak aktibatu behar" direla, "herrigintzatik, bizitzako eremu guztietatik, baina baita politikatik eta erakundeetatik ere".
Horren harira, "adostasun berriak" behar ditugula aldarrikatu du, "orain arte euskarri izan ditugun arau eta bitartekoak zaharkituak geratu zaizkigulako". "Orain adostasun politikoak eraikitzea da faltan duguna", ondorioztatu du koalizioak. Zentzu horretan, "beharrezkoak diren jauzi politikoak" hiru ildotan adierazi ditu, hala nola, Nafarroako zonifikazioa ganditzea, Euskararen Lege berria osatzeko prozesuari ekitea eta burujabetza politikoaren alde indarrak biltzea, euskararen etorkizuna bermatu dadin.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa