14:57

Politika

ARANTZAZUKO ADIERAZPENA

Pirinioetan itxita jarraitzen duten zortzi muga pasabideak irekitzea eskatu du Pirinioetako Lan Elkarteak

EITB MEDIA

Gainera, Pirinioetako Lan Elkartea osatzen duten zazpi lurraldeek eta konpromisoa hartu dute hidrogeno berriztagarria sustatzeko Pirinioez gaindiko lankidetza protokolo bat bultzatzeko.

  • Urkullu Pirinioetako Lan Elkartearen 40. osoko kontseiluaren buru izan da Arantzazun

    Urkullu Pirinioetako Lan Elkartearen 40. osoko kontseiluaren buru izan da Arantzazun. Irekia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pirinioetako Lan Elkartea osatzen duten zazpi lurraldetako ordezkariek (Euskadi, Nafarroa, Akitania Berria, Okzitania, Katalunia, Aragoi eta Andorra) Pirinioetan itxita jarraitzen duten zortzi muga pasabideak zabaltzea eskatu diete Espainiako eta Frantziako Gobernuei. Pandemiaren testuinguruan itxi zituzten eta ez dituzte ireki oraindik.

Zortzi pasabide horietako lau Euskal Herrian daude: Hendaiako merkantzia zubia, Izpegiko lepoa, Aldudeko ibarra eta Larraineko lepoa.

Pirinioetako Lan Elkarteak 40. osoko bilkura egin du gaur goizean Arantzazun (Oñati). Gaur egun, Euskadi da elkarte horren buru eta Iñigo Urkullu lehendakariak gidatu du gaurko saioa. Urkullurekin batera Oñatin izan dira Akitania Berriko (Alain Rousset), Nafarroako (Ana Ollo), Okzitaniako (Yann Helary), Kataluniako (Meritxell Serret), Aragoiko (Jose Luis Pinedo) eta Andorrako (Maria Ubach) gobernuetako ordezkariak.

Osoko kontseiluari amaiera emateko Arantzazuko Adierazpena sinatu dute. Adierazpen horretan, besteak beste, adierazi dute ez daudela ados duela urtebete baino gehiagotik Pirinioetako muga pasabide itxita egotearekin, eta konpromisoa hartu dute hidrogeno berriztagarria sustatzeko Pirinioez gaindiko lankidetza protokolo bat bultzatzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena