18:27

Politika

Diputatuen Kongresua

Legealdiko azken aurrekontu orokorrak onartu ditu gehiengo zabal batek aldeko 187 botorekin

EITB Media

2023rako aurrekontu proiektuak PSOE, Unidas Podemos, EAJ, EH Bildu, ERC, PDeCAT, Coalicion Canaria, Mas Pais, Compromis eta PRC indar politikoen babesa izan du.

  • Espainiako Gobernuko kideak pozik bozketaren ostean, Diputatuen Kongresuan. Argazkia. EFE

    Espainiako Gobernuko kideak pozik bozketaren ostean, Diputatuen Kongresuan. Argazkia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrak aurrera atera dira Diputatuen Kongresuan aldeko 188 botorekin.

Aurrekontu proiektuak PSOE (120), Unidas Podemos (33), EAJ (6), EH Bildu (5), ERC (13), PDeCAT (4), Coalicion Canaria (2), Mas Pais (2), Compromis (1) eta PRC (1) indar politikoen babesa izan du.

PP, Ciudadanos, Vox, Junts, CUP, Foro Asturias, UPNtik kanporatu zituzten Navarra Sumako bi diputatuak, eta Teruel Existek (156) kontrako botoa eman dute, eta BNG abstenitu egin da.

Senatuan onartuz gero, Espainiako Gobernuak aurrera ateratzen dituen ondoz ondoko hirugarren aurrekontuak izango lirateke, eta, ziurrenik, azkenak izango dira; izan ere, egutegiak bat egingo luke 2024ko kontuen tramitazioarekin, Gorteen desegitearekin eta hauteskunde-kanpainarekin.

Bozketaren emaitza. Irudia: Diputatuen Kongresua

Bozketaren emaitza. Irudia: Diputatuen Kongresua

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea pozik agertu da Ganberatik irtetean, eta Maria Jesus Montero Ogasun ministroak bozketaren aurretik esan du "ondoz ondoko hirugarren aurrekontuak dira, eta hori ez zen gertatzen duela 10 urtetik, eta horrek esan nahi du Exekutibo honek aurreko Gobernu askok lortu ez duten egonkortasuna lortu duela".

Gabriel Rufian ERCko diputatuak bere azken hitz-txanda aprobetxatu du tribunan kontuei babesa emateko, eta "erabilgarritasunean militatzearen" alde egindako apustua goraipatu du.

Mertxe Aizpurua EH Bilduko bozeramaileak adierazi duenez, koalizioak alokairuak mugatzea eta kotizazio gabeko pentsioak handitzea lortu du, "jendearentzat baliagarriak" izatea, eta, aldi berean, trafikoko eskumenak Nafarroara transferitzea Konstituzioan jasota dagoela defendatu du.

Elvira Rodriguez PPko diputatuak, ostera, "espainiarrentzat hipoteka" izango direla kritikatu du, eta onartuko diren aldi baterako zergen diru-sarrerak eta Ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko dekretuaren gastuak ez jasotzea deitoratu du.

2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrek Kongresuko bigarren bozketa gainditu zuten asteazkenean, eta koalizio Gobernuaren proiektuan Exekutiboaren aliatuekin adostutako 30 zuzenketa berri sartu zituzten.

Joan den astearteko 38 gehituta, onartutako transakzio-zuzenketak 68 dira guztira.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena