Politika
Elkarrizketa Radio Euskadin
EITB MEDIA
Bizkaiko Batzar Nagusiek asteazken honetan onartu dute Usansolo Galdakaotik desanexionatzea. PSE-EEk aurka bozkatu du, idazkari nagusiak azaldu duenez, "legearen aurka doalako".
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EITB MEDIA
Albisteak (1)
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak Radio Euskadiko "Boulevard" irratsaioan egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, bere alderdiak Usansoloren desanexioaren aurka bozkatu du, "legezkotasuna asko errespetatzen dugulako, nahiz eta herritarren borondatea bestelakoa izan. Legea demokraziaren oinarria da, eta guk ez dugu horren kontra egingo; hala jokatu dugu historikoki, baita beste desanexio batzuk bozkatzerakoan ere".
Hori horrela, buruzagi sozialistak gaineratu du prozesu hori "legearen aurka" doala, eta, beraz, uste du Estatuko abokatuek kasua aztertuko dutela eta helegitea aurkeztuko dutela desanexioaren aurka.
Oposizioko hainbat alderdik eskatu bezala, eztabaida fiskala ireki behar ote den galdetuta, Anduezak uste du sistema berrikusi behar dela, lehiakorragoa izan dadin. Hala ere, zehaztu du orain ez dela horretarako garaia, "ez behintzat aurrekontuen negoziazioen barruan".
Horrela, Pedro Azpiazu sailburuak eztabaida hori urtarrilera eramateko egindako proposamenarekin bat etorri da, "oso gauza serioa delako, eta lasaitasunetik eta ahalik eta fiskalitate eraginkorrena bilatuz egin behar dugun hausnarketa delako".
Anduezak azaldu duenez, PSE-EEk uste du "tarte handia" dagoela euskal fiskalitatean "abangoardian kokatzen gaituzten elementuak txertatzeko eta lehiakorrago eta erakargarriago bihurtzeko, inbertsio txikiak erakartzeko".
Horrela, urtarrila lehen hausnarketa egiteko atariaren barruan dagoela dio, "baina inolako presarik gabe".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa