Politika
Kontzertu Ekonomikoa
Agentziak | EITB Media
Bileran Kupo Likidoa eta 2022-26 bosturtekoko finantza-konpentsazioak onartuko dira. Azpiazu Ogasun sailburuaren hitzetan, lortutakoa "akordio ona" da.
Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoko azken bilera. Artxiboko argazkia: EFE
Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa bilduko da gaur Madrilen Kupoaren Legea berritzeko. Kupoa Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) ematen dizkion zerbitzuengatik Euskadik egin beharreko ekarpena da, eta hori arautzen duen legea bost urtean behin berritzen da.
Hitzordua 11:00etan hastekoa zen Ogasun Ministerioan.
Bileran Kupo Likidoa eta 2022-26 bosturtekoko finantza-konpentsazioak onartuko dituzte, baita Ekonomia Itunaren aldaketa eta beste hainbat gai fiskal eta finantzario ere.
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak atzokoan azpimarratu zuenez, lortutakoa "akordio ona" da, eta "oso positiboa izango da EAEko erakundeentzat".
Sailburuaren hitzetan, itunak "finantza arloan jarraipena" emango du. Aipatutako kontuez gain, Batzorde Mistotik kanpo adostutako konpromisoa ere sinatuko dute bi aldeek: EAEko erakundeen —Jaurlaritza zein hiru aldundiak— defizitaren ingurukoa. "Gai ordena luzea da, baina uste dugu adostutakoa oso garrantzitsua dela zehazteke zeuden konpromisoak gauzatzen direlako", azaldu zuen Azpiazuk.
Jaurlaritzako iturriek EITB Mediari jakinarazi diotenez, bileran ez da aztertuko ondasun handiei zein energia enpresei eta banketxeei ezarriko zaien zerga berezien ingurukorik biak ala biak izapidetzen ari direlako oraindik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa