15:43

Politika

ETAgatik erbesteratutakoek

Hauteskunde-legea aldatzeko 'borondate osoa' berretsi du Gobernuak

Erredakzioa

"Ez gaude hauteskundeei begira kalkuluak egiten" azpimarratu du Barne ministroak. Bere hitzetan, horrelakorik egitea "zekenkeria litzateke".

01:03
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hauteskunde-legea aldatu eta ETAgatik erbesteratutakoek botoa ematea zaila dela onartu du Gobernuak. Hala ere, adituek aldaketa egitea posiblea dela erabakiz gero, Exekutiboak aurrera egiteko "borondate osoa" duela berretsi du.

Horixe bera adierazi du Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak "Bizilekua eta Bozkatzeko Eskubidea. EAEko kasuaren azterketa" izeneko jardunaldian. Ekimenak hateskunde-zuzenbidean dauden aditu nagusiak bildu ditu legea aldatzeko dauden aukerak aztertzeko.

Barne ministroaren hitzetan, legea aldatzea terroristek askatasunik gabe utzitakoei eman beharreko "ordainarekin eta justiziarekin" lotuta dago. Zentzu horretan, Exekutiboa ez dagoela hurrengo hauteskundeetan pentsatzen argitu du.

"Ez gara datozen hauteskundeei begira kalkuluak egiten ari", esan du Fernandez Diazek, hori "zekenkeria litzatekeelako". Rajoyren Gobernuak ezatabaida lasaia nahi du EAEtik ateratzera behartuak izan zirenen egoera konpontzeko.

Basagoitiren proposamena

Duela gutxi, ministroak baieztatu zuen Gobernua Hauteskunde Legea erreformatzea aztertzen ari dela, Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentearen proposamena gauzatzeko.

Hori helburu, Fernandez Diazek eztabaida sustatu nahi izan du Konstituzio Zuzenbide aditu diren 20 bat legegizonekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena