Politika
Bakea eta Bizikidetza
EITB Media
Memoria Egunaren ekitaldi nagusia arratsaldean (18:00etan) izango da Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko egoitzan, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela.
Ohiko lore eskaintza eta kontzentrazioekin, eta aurten, Gasteizko Memoriaren Plazaren inaugurazioarekin hasi da Memoriaren Eguna.
Biktimak gogoan hartzeko egunaren atarian, Jose Barrionuevo Barne ministro ohiak El Pais egunkariari eskainitako elkarrizketak sortutako polemika izan da nagusi. Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak GALen existentzia gaitzetsi du, "gurea den mina eragin zuen izugarrikeria handia, Estatuari sinesgarritasuna eta legitimitatea kendu zizkiona".
Egunkariari eskainitako elkarrizketan, Jose Barrionuevok gerra zikina egin izana eta Espainiako Gobernuko Barne ministroa zenean legez kanpoko atxiloketak agindu izana aitortu zuen. Eusko Jaurlaritzak, EH Bilduk, Ahal Duguk eta biktimek "onartezintzat" jo zituzten adierazpenak.
Ekitaldi nagusia, arratsaldean
Memoria Egunaren ekitaldi nagusia Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko egoitzan izango da 18:00etan, Iñigo Urkullu lehendakaria buru duela.
Ekitaldi honetan 'Euskadin memoriaren gizarte eraikuntzarako oinarri partekatuak' dokumentua aurkeztuko dute egileek: Unai Belaustegi, Eider Landaberea, Virginia Lopez de Maturana historialariek eta Josu Elespe, Maria Jauregi eta Axun Lasa biktimek, Ekaitz Goikoetxea bertsolariaren eta Edurne Portela idazlearen ekarpenekin.
Era berean, ekitaldian izango dira Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua; Jose Antonio Rodriguez Ranz, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea; Aintzane Ezenarro, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria eta Monica Hernando, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendaria.
Aurkezpena solasaldi modura egingo dute Pilar Kaltzada kazetariak lagunduta, eta Kukai Dantza taldeak ikuskizuna eskainiko du.
Goizean, Eusko Legebiltzarrak lore eskaintza egin du, ohi bezala. PPk ez du parte hartu aurten ere, eta bere ekitaldia egin du ondoren.
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak Memoriaren Plaza inauguratu dute.
Bestalde, Etxeratek elkarretaratzea egin du Arabako hiriburuko Loma Jeneralaren plazan, "Memoria eta aitortza guztiontzat!" lelopean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa