Politika
gerra zikina
EITB MEDIA
Hitz horiekin eman dio hasiera Memoriaren Eguneko ekitaldiari Portugaleteko osoko bilkuren aretoan Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak. Jose Barrionuevo Barne ministro ohiak "El Pais" egunkarian egindako elkarrizketak sortutako polemikaren ostean etorri da gaitzespena.
Albisteak (1)
Bideoak (1)
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak GALen existentzia gaitzetsi du ostegun honetan, "gurea den mina eragin zuen izugarrikeria handia, eta Estatuari zilegitasuna kendu ziona". Itxasoren adierazpenak Jose Barrionuevo Barne ministro ohiak El País egunkarian egindako elkarrizketak sortutako polemikaren ondotik iritsi dira adierazpenok.
Itxasok Portugaleteko Udalean egin ditu adierazpenok, bihar, azaroak 10, Euskadin egingo den Memoriaren Eguna ospatzeko hitzaldian. Horren hitzetan, GALek "ez zuen inoiz gertatu behar, eta mina eragiten eta Talioiaren Legea elikatzen lagundu zuen".
Halaber, azpimarratu duenez, "Giza Eskubideen defentsa ez da sinesgarria, integrala eta koherentea ez bada, eta mehatxu terroristaren aurrean, askatasuna, demokrazia eta Zuzenbide Estatua defendatu izanak ematen digun zilegitasunetik abiatuta, berriro gaitzesten dugu GALen existentzia".
Gobernuaren ordezkariak bere hitzaldian azpimarratu duenez, "argitasunerako eta Zuzenbide Estatuaren koherentzia eta elkarbizitzaren oinarri diren berme demokratikoak aldarrikatzeko garaia da".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa