13:53

Politika

CIS

Ekonomiaren egoera 'txarra' dela uste dute espainiarren % 90ek

Erredakzioa

Langabezia da herritarren arazo nagusia, galdetutakoen % 81,7ren arabera.

  • Bankiako presidente berriaren aurkezpena. Argazkia: EFE.

    Bankiako presidente berriaren aurkezpena. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Espainiano egoera ekonomikoa "txarra" edo "oso txarra" dela uste dute herritarren % 90,2k, CISek maiatzean egindako inkestaren arabera. Ehunekorik altuena da CISek inkesta hori egiten duenetik

Langabezia da herritarren arazo nagusia, galdetutakoen % 81,7ren arabera, eta arazo ekonomikoak zerrendako bigarren tokian daude (% 51), inkestan jaso dutenez.

Politikarien eta Osasun sistemaren inguruan gero eta kezka handiagoa dago Espainiako herritarren artean. Hamar arazo nagusienen artean, Gobernuak egindako "murrizketak" ere agertzen dira (% 5,1) aurrenekoz.

Inkesta maiatzaren 3tik 11ra egin zuten, Rajoyren Exekutiboak Bankia nazionalizatzeko asmoa iragarri zuen egunetan, hain zuzen.

Herritarren gutxiengo batek (% 0,6) egoera ekonomikoa ona edo oso ona dela uste du (apirilean baino hamarren bat gutxiago). % 8,8ek egoera "hala-holakoa" dela azpimarratu du.

Datorren urteari begira, inkestan parte hartu dutenen % 39,1ek uste dute ekonomiak txarrera joko duela, apirilean baino bi puntu gehiago. % 16,2ek, berriz, egoerak hobera egingo duela iritzi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena