Politika
Hauteskunde aurrerapena
Erredakzioa
PSE-EE izan da lehenengoa neurria hartzen, beraz, gainerako alderdiek ere gauza bera egin dute, EAEko hauteskundeak azarora aurreratuko direlakoan.
EAEko alderdiek hauteskunde-panelak alokatu dituzte udazkenerako. Argazkia: EITB
Euskal alderdi politikoek hauteskunde-panelak alokatu dituzte urrirako, azarorako eta 2013ko hasierarako, EAEko hauteskundeak aurreratuko direlakoan, Europa Press albiste-agentziak alderdi politikoetako iturriak aipatuta jakinarazi duenez.
Patxi Lopez lehendakaria izango da, finean, Eusko Legebiltzarra noiz desegiten den erabakitzen duena eta hauteskundeak deituko dituena, baina oposizioko alderdiek ia ziurtzat jotzen dute bozak azarorako deituko dituela.
PSE-EE izan da hain zuzen ere hauteskunde-panelak urrirako, azarorako eta 2013 hasierarako alokatzen lehena, eta neurri horrekin irekita utzi du hauteskundeak garai horretan izateko aukera. Gainerako alderdiek, PSE-EEren neurria ikusita, garai berean alokatu dituzte hauteskunde-panelak, izan ere, sozialistak dira hauteskundeak noiz izango diren ondoen dakitenak.
Murrizketak alderdi politikoei zuzendutako diru-laguntzetan
Eusko Jaurlaritzak gaurko batzarrean erabaki-proposamena onetsi du, eta alderdi politikoei 2012rako emango zaizkien diru-laguntzak banatzeko modua zehaztu du. Partida horren xedea alderdien ohiko funtzionamenduaren gastuei laguntzea da, eta % 10 murriztu da iazkoarekin alderatuta. Euskadiko Aurrekontu Orokorren barnean, 5.670.000 euroko diru-laguntzak jasoko dituzte alderdi politikoek 2012an.
Aurtengo diru-laguntzak honakoak izango dira: 2.281.942 euro EAJrentzat, 1.844.766 euro PSE-EErentzat, 885.691 euro PPrentzat, 339.520 euro Aralarrentzat, 105.907 euro Eusko Alkartasunarentzat, 164.096 euro Ezker Batua-Berdeakentzat eta 48.073 euro UpyDrentzat.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa