14:10

Politika

eh bildu

Azaroaren 12an Bilbo betetzeko deia egin du Otegik, gerraren aurka eta aberastasunaren banaketaren alde

i.l.k. | eitb media

EH Bilduko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan adierazi duenez, egungo krisi anitzen arduradunak "elite politiko eta ekonomikoak dira". "Gertatzen zaizkigun gauzak ez dira kasualitatea, arduradunak dituzte" salatu du.

  • Otegiren agerraldia, larunbat honetan, Portugaleten. Argazkia: EH Bildu

    Otegiren agerraldia, larunbat honetan, Portugaleten. Argazkia: EH Bildu

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EH Bilduk ekitaldia egin du larunbat honetan Portugaleten, eta Arnaldo Otegi alderdiko koordinatzaile nagusiak Ukrainako gerra, inflazioa, energiaren prezioaren igoera eta pobrezia izan ditu hizpide. Egungo eskalada militarrari amaiera eman behar zaiola esan eta gerra "berehala" gelditu beharra aldarrikatu du. Horrekin batera, nabarmendu du arazook badutela arduraduna, elite politiko eta ekonomikoa alegia.

Otegik adierazi duenez, "gertatzen diren gauzak ez dira fenomeno meteorologiko bat". Aipatutako krisiak berez datorren "ekaitz natural" gisa izendatu izan badira ere, alderdiak aurtengo udaran egindako hausnarketa errepikatu nahi izan du, gogoraraziz "herri honetan, Estatuan, Europan eta munduan badirela hainbat eta hainbat egiturazko joera, orain berretsi direnak".

Hala, azpimarratu du "krisi klimatikoa, desberdintasun sozialen areagotzea eta autoritarismoaren gorakada" ez direla kasualitatea, "elite politiko eta ekonomikoek hartutako erabakien ondorioa" baizik.

"Gertatzen zaizkigunak eta gertatuko direnak elite politiko eta ekonomiko baten ardurapean gertatzen diren gauzak dira", berretsi du eta, gaineratu duenez, "politika neoliberalak aplikatzen dituztenen eta mundua diru metaketaren ikuspuntutik ikusten dutenen ardura dira".

Hala, datorren azaroaren 12an Bilbon Ukrainako gerraren aurka eta aberastasunaren banaketaren eta subiranotasun nazionalaren alde kalera ateratzeko deia egin du Otegik, "politika neoliberalen ondorioz gertatzen ari denaren aurrean alternatibak daudelako" eta "ez delako etsipenerako garaia, anbiziorakoa baizik".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena