14:10

Politika

Espainiako Aurrekontuak

Kupoa berritzeko akordioa lortu du EAJk, eta ez die osoko zuzenketarik egingo Espainiako aurrekontuei

N. B. | Agentziak | EITB MEDIA

Aitor Esteban Kongresuko EAJren bozeramaileak eman du akordioaren berri.

0:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJk ez die osoko zuzenketarik egingo Estatuko Aurrekontu Orokorrei, Kupoaren Bosturteko Legea berritzeko akordio bat lortu ostean, une honetan dagoen "baldintza eta parametro berberekin", hau da, % 6,24 egozpen-indizearekin. Horretarako, Kontzertuaren Batzorde Mistoa deituko dute berehala, eta, ziurrenik, azaroaren 20a baino lehen egingo da.

Aitor Esteban Kongresuko EAJren bozeramaileak eman du akordioaren berri Bilboko Sabin Etxean egindako prentsaurreko batean. Bertan jakinarazi duenez, Kupoaren Bosturteko Legea berritzeko akordioa lortu dute Espainiako Gobernuarekin.

Indarrean zegoen Legea 2017-2021 aldirako sinatutakoa zen. "Beraz, nolabaiteko segurtasun juridikorik gabeko puntu batean sartzen ari ginen, Lege hori berritu beharra baitzegoen", gaineratu du.

Lortutako itunaren arabera, "hurrengo bosturtekorako lege berri bat egin behar da, une honetan dagoen baldintza eta parametro berberekin". Aurreko araua orduko Ogasun ministro Cristobal Montororekin (PP) lortu zen. "Baliabide nahikoak bermatzen ditu, eta administrazio publiko batzuek zein besteek egin behar dituzten kargen banaketa justua dakar", gaineratu du.

Alde horretatik, zehaztu du berehala deituko dela Kontzertuaren Batzorde Mistoa, eta, ziurrenik, datorren hilaren 20a baino lehen egingo dela.

Estebanek adierazi du negoziazioak "irekita" jarraitzen duela gai askotan, eta espero du elkarrizketek "fruituak" emango dituztela "datozen egunetan" eta "akordio politiko gehiago" iragarriko dituztela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena