08:47

Politika

Eusko Legebiltzarra

EAJk eta PSE-EEk legeen % 70 baino gehiago oposizioko taldeen babesarekin onartu dituzte legegintzaldi honetan

EITB Media

Sei arauk baino ez dute izan Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdien botoen babesa bakarrik. Tartean daude 2021 eta 2022ko aurrekontu legeak, Ingurumen Administrazioarena edota Euskal Sektore Publikoarena.

  • Legebiltzarra, goitik hartutako irudi batean.

    Legebiltzarra, goitik hartutako irudi batean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Legebiltzarreko XII. legegintzaldia abiatu zenetik, 2020ko uztailetik, legeen % 70 baino gehiago oposizioko talderen baten babesarekin onartu dituzte EAJk eta PSEE-EEk, Radio Euskadik egindako azterketa baten arabera. 'Boulevard' saioan datuok aztertzen ari dira gaurko emisioan.

Sei lege dira salbuespen, jeltzaleen eta sozialisten botoak bakarrik jasota aurrera atera direnak. EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa dute EAEko ganberan. Bakarka onartutakoen artean daude 2022ko eta 2021eko aurrekontu legeak; Ingurumen Administrazioarena, EAEko Administrazioaren Kidego eta Eskalena, eta Aportazioena (guztiak 2021ekoak), eta euskal sektore publikoarena (2022).

Gainerakoak (21), batzuen edo besteen babesarekin onartu dituzte. Sakon aztertuta, ezin esan oposizioko talde bakar bat denik lehentasunezko bazkide.

Hori horrela, EH Bilduren botoekin bederatzi lege onetsi dituzte, eta aipatzekoa da koalizio subiranistaren abstentzioarekin atera zirela aurrera aurtengo kontuak. Elkarrekin Podemos-IUren laguntzarekin beste zortzi arau onartu ditu Legebiltzarrak; gainera, berriki, diru-sarrerak bermatzeko errentaren aurreakordioa lortu dute koalizio morearekin. PP+Cs taldeak bederatzi legeri eman die babesa, eta Voxen baietzarekin, bi lege onetsi ditu ganberak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena